Danbolinerokua

Eskoitzar Baten Gora-beherak
  • Home
  • Argazkiak
  • Bideoak
  • Euskal Diaspora
  • Honi buruz
Switcher

Archive

Posts Tagged ‘zorionak’

Otsailak 16

February 16th, 2008
4 comments

Gaur 24 urte Josebak eta Elbirek ume bat izan zuten Arrasateko ospitalean…. bla, bla, bla….

Bai gaur nire eguna da. Nire bizitzako lelena etxetik urrin pasetan dotela. Gaur espero nauen Irish postmanak erregalotxo bat itxia ta nire kreditu txartelak ekartia, baina ez da holan izen. Ez dot bape ondo hasi eguna, esperantza txiki bat nauken gaur dirua eukiko nauela ta nire housemates-ekin fatia moxkortzen, baina ezer. Iual prestamotxo bat ingo dustie zerbeza batzuk erateko, ez jat gustetan prestamuak eskatzia baina….

Eguna ez dotenez oso ondo hasi, situazinuai buelta emutia pentzau dot. Nire aman gaileten errezeta hartu eta TESCOra fan naz erosketa batzuk itxen. Enakixen zelan urtengo zien hemen daukouen laba kutriaz baina bueno. Hemen emaitza:

biscuitsbiscuits2

Ta bueno, ia eguna hobeto doia. Azkenien, ke kojones! nire eguna da ta ez dot pasau biher nire urtebetetzia amargauta ez?

Hau idazten nabilela beste berri on bat jaso dot. Atzo ikusten egon nitzen etxeko inkilinuak emilio bat bialdu dust esaten ni aukeratu nauela euren etxera fateko! Ia badauket etxe berri bat, leku seguru baten, ta jente jatorrakin. Gelia ez da marabila bat (egixa esan oin daukotena baino hobia da) baina behintzat seguro sentiruko naz kaletik. Hau da gelia
Nik dauket nik suertia, etxe bat besteik ez dot ikusi ta… TAKA! nire lagun Joxe Bi Gramok esango zauen moduen: lehenengozkoan benzidoa!

KatxiBuru Kideak be akordau die nitaz ta ia ohittura bihurketan dabilen lez, Goiena.net-en zorion agur bat jarri duztie. Katxondeua ezin zan falta zorion agurrien… jejeje.

Etxekuekin be in dot berba Skype bidez ta kostau jat malkuak eustia ze nire depre momentuen ninguen… baina ondo! Mila esker!

Ia, datorren astien ia gauzak zuzentzen doiezen ta gutxinaka-gutxinaka lekutxua itxen noien hemen.

Ezin zauet gonbidatu zerbeza batera nire eguna ospatzeko baina oparitxo bat itxikotzuet; nire aman gaileten errezeta.

Besterik barik, eskerrik asko gaur nitaz akordau zarien danoi eta take care!!

Zabildu

Ireland, Orokorra dublin, EIRE, errezetak, Ireland, ireland experience, irlanda, zorionak

RSS jarioak
photo JGabiMark
Eskoriatza , Euskal Herria , 20540

Zer da hCard?



Azkeneko sarrerak

  • Hegoaixe: Urtetik urtera hobetzen o?
  • Kameratoia’08 Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallya
  • FluidTunes, iTunes kontrolatzeko programa kurioso bat
  • Nire argazki bat publikau daue Schmap.com-en
  • Keu Agirretxea “Une akustikoa”
  • Banator bueltan…
  • My Irish Experience has ended (for now)
  • I’m going back
  • Kilmainham Gaol
  • Ino, maite zaitugu - Ino askatu!

Etiketak

2008 Apple argazkiak Belfast blog bloggersnap dublin EIRE elgeta EMUN euskal euskal diaspora euskal herria euskal komunitatea experience firefox flock Free18/98 gabonak hegoaixe iAlertU ikus-entzunezkoa Informatika internet explorer intxorta iPhone Ireland ireland experience irlanda leihaketa mac macbook MacOSX opera plugin safari slide 2 unlock tenis The Ireland Experience topagunea txorrada Umorea urteberrion windows mobile wordpress

Loturak

  • Appleberri
  • Gaztelumendi
  • Hegoaixe
  • Klik Bikoitza
  • Teknopata
  • Txapela buruan eta…

Meta

  • Register
  • Log in
Add to Technorati Favorites

Gora
Danbolinerokua 2007-2008
Blog hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.
Diseinua: mg12.