Danbolinerokua

Eskoitzar Baten Gora-beherak
  • Home
  • Argazkiak
  • Bideoak
  • Euskal Diaspora
  • Honi buruz
Switcher

Archive

Posts Tagged ‘slide 2 unlock’

Bihurtu zure Windows Mobile, iPhone baten

December 15th, 2007
No comments

Modako mugikorra da iPhonea. Gurera oraindik ez da heldu, baina badira eskuartean izan dutenak.
iPhone bat nahi baduzue eta ordaintzeko dirurik ez badaukazu, hemen daukazu alternatiba bat.

Windows Mobile bat iPhone batean bihurtzeko tresna ekartzen dizuet gaurkoan. Prozesu oso errexa ondoren azalduko dudana.

Nire mobilean egin dut froga. Itxura normala hau da. Eta itxura aldatzeko programarekin hau.
Prozesua oso erreza da.

  1. Jeitsi fitxategi hau.
  2. Deskonprimitu.
  3. launcher.exe, config.ini eta GFX karpeta zure mugikorrera kopiatu.

Behin hori eginda, launchr.exe fitxategia exekutatu eta zure mobilak iPhonearen itxura hartuko du. Botoi denek ez dute ongi funtzionatzen. Hori konpontzeko config.ini fitxategia aldatu behar da, zure mugikorreko aplikazioetako pathak jarrita.
config.ini Irudian ikusten da config.ini fitxategia. Adibidez, egutegiko botoia ez badabil, calendar= \zure mugikorreko egutegiaren patha aldatu behar duzu, eta horrela errorea ematen duten botoi denekin .Botoietako irudiak aldatzea nahi izanez gero, GFX karpetan dauden irudiak ordezkatu behar dira, horrela zuk nahi duzun itxura eman al diozu.

Orain Slide 2 Unlock aplikazio deskargatu behar duzu iPhonearen blokeatze pantaila izateko. .cab fitxategi bat da, beraz exekutatu zure mugikorrean eta instalatu egingo duzu.

Esandako dena eginda, badaukazu iPhone bat! Egia esan ez maravilla bat, baina proba egiteko ondo dago. Nik behin instalatuta eta lagunei erakutsita ez dut berriz erabili, memoria asko jaten dit eta.

Hemen nire mugikorra aplikazio honekin martxan.

Prozesu osoa inglesez.

Zabildu

Apple, Informatika Apple, iPhone, slide 2 unlock, windows mobile

RSS jarioak
photo JGabiMark
Eskoriatza , Euskal Herria , 20540

Zer da hCard?



Azkeneko sarrerak

  • Hegoaixe: Urtetik urtera hobetzen o?
  • Kameratoia’08 Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallya
  • FluidTunes, iTunes kontrolatzeko programa kurioso bat
  • Nire argazki bat publikau daue Schmap.com-en
  • Keu Agirretxea “Une akustikoa”
  • Banator bueltan…
  • My Irish Experience has ended (for now)
  • I’m going back
  • Kilmainham Gaol
  • Ino, maite zaitugu - Ino askatu!

Etiketak

2008 Apple argazkiak Belfast blog bloggersnap dublin EIRE elgeta EMUN euskal euskal diaspora euskal herria euskal komunitatea experience firefox flock Free18/98 gabonak hegoaixe iAlertU ikus-entzunezkoa Informatika internet explorer intxorta iPhone Ireland ireland experience irlanda leihaketa mac macbook MacOSX opera plugin safari slide 2 unlock tenis The Ireland Experience topagunea txorrada Umorea urteberrion windows mobile wordpress

Loturak

  • Appleberri
  • Gaztelumendi
  • Hegoaixe
  • Klik Bikoitza
  • Teknopata
  • Txapela buruan eta…

Meta

  • Register
  • Log in
Add to Technorati Favorites

Gora
Danbolinerokua 2007-2008
Blog hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.
Diseinua: mg12.