Wordpress plugin bat: detektatu nabigatzailea eta sistema eragilea
Plugin interesgarrixa gaur aurkitu dotena. Browser Detection Plugin dauko izena ta erabiltzaile batek iruzkin bat itxerakuan, ze nabigatzaile eta ze sistema eragile erabiltzen ari zan esaten dizu. Iruzkin baten ostien jasotzen da informazio hori.
![]()
Plugin hau zure blogean jartzia nahi bozue, pauso honeik jarraitzia besteik ez daukotzue:
- Plugina deskargatu.
- sniffer.php fitxategia wp-content/plugins karpetan sartu eta Pluginak menutik aktibatu.
- Browsers karpeta, Wordpresseko erro-direktoriora (hitz honek existitxen dau??) kopixau, holan nabigatzaileen eta sistema eragileen ikonoak agertuko dira.
Behin plugina instalauta, norberak aukeratu bidau nun nahi dauen nabigatzaile eta sistema eragileen informazio hori agertzia. Hortarako comments.php fitxategia aldatu biher da. Aukeratutako lekuen <?php pri_print_browser(”", ” sistema eragilean”, true, ‘erabiltzen’); ?> kodea idatzi.
pri_print_browser funtzioai true booleanua pasauz gero nabigatzaile eta sistema eragileen ikonoak agertzen die. False jarriz gero ez.
Informazio gehiago | hemen

