Danbolinerokua

Eskoitzar Baten Gora-beherak
  • Home
  • Argazkiak
  • Bideoak
  • Android Euskeraz
  • Honi buruz
Switcher

Archive

Posts Tagged ‘macbook’

iAlertU: Macbook-arentzako alarma sistema

December 19th, 2007
1 comment

Bada aste bete Leopardekin ari naizela lanean eta denbora hontan, handik eta hemendik ibili naiz begira Mac OS X sistema eragilerako softwarea bilatzen. Progama berezi batekin egin nuen topo, iAlertU.

Programa honek Macbook eta Macbook Pro eramangarrietan, alarma sistema bat bezala funtzionatzen du. Ordenagailuak daukaten mugimendu sensorez baliatzen da, zure Macbookeko mugimenduak detektatzeko eta kotxeen antzeko alarma jotzeko. Teklatua sakatuz edo xagua mugituz ere alarmak jotzen du. Alarmak jotzen jarraituko du ahalik eta pantaila ixten denerarte. Alarma aktibatu eta desaktibatzeko, Macbookek ekartzen duten Apple Remote urruneko agintea erabiltzen da.
Gauza oso kuriosoa dauka, alarma jotzen hasten den momentuan, iSight kamera erabiliz, argazki bat ateratzen du eta e-mail bidez bidaltzeko aukera ematen dizu. Horrela, zure ordenagailuan enredatzen nor ibili den jakin zenezake.

Hemen programaren irudi batzuk:

alertPanel cameraPanel
generalPanel menu
Irudiak: iAlertuU

Bideotxo bat ere badaukat, iAlertU nire Macbookean frogatzen.
[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=Y4J83Nua8is[/youtube]

Norberaren ordenagailuan edonor trasteatzen ibiltzea nahi ez dutenentzat erabilgarria benetan! xD

Informazio gehiago | iAlertU

Zabildu

Apple, Informatika Apple, iAlertU, macbook, MacOSX

Sagartxoari KOXK!!

December 13th, 2007
3 comments

Aurten nire etxera Olentzero ohi baino lehenago heldu da. Sagar zuri ta txiki bat ekarri dit. Macbook bat.

Egia esan kostatu zaio e? Hasiera batean 3 egunetan etxean izan behar nuen baina azkenean aste bete gehiago behar izan du.
Baina bueno, azkenean heldu da!!

2.2 GHz-ko Intel Core 2 Duo prozesagailu bat dauka, 2 GB RAMekin. MACarekin batera Mighty Mouse inhalanbriko bat eta funda bat eskatu ditut.

Lehenengo inpresioa kaña bat da, diseinua asko zaintzen dute Apple-ekoek (jakina dan moduan). Behin piztuta eta Leopardekin lanean hasita, piskat kostatu zait ohitzea, nahiz eta aurretik ibilia izan naizen MAC OS X sistema erabilerekin, baina egia esan, oso gutxi.

Hemen argazki batzuk.
Macbook
Macbook2
Macbook3

gehiago…

Bideotxo bat ere egin dut iMovie erabilita.

Beraz ia esan dezaket switcher bat naizela.
iTxefo

Zabildu

Apple, Informatika Apple, macbook

Nire sagartxo berriaren esperoan…

December 5th, 2007
2 comments

Aurreko txorrada ta gero….

Gaur nire aurreikuspenen arabera nire sagartxo berria jaso beharko nuke lanean. Apple-ekoek 3 egunetan nire eskuetan izango nuela esa zidaten, baina astelehenean e-milio bat jaso nuen beste jasotze data batekin.

Beraz hemen nago noiz helduko zain…
Ea lehenbaitlehen heltzen den eta nire macabentura hasten dudan.

Hemen jarriko ditut nire “jostailu” berriaren argazki eta agian bideotxoren bat.

Zabildu

Apple, Informatika Apple, mac, macbook

RSS jarioak
photo
JGabiMark
Eskoriatza , Euskal Herria , 20540

Zer da hCard?


Android Euskeraz
Egunkaria libre

Azkeneko sarrerak

  • Android Euskeraz Albisteak 2.0 saioan
  • Android euskeraz PreAlpha
  • Android euskeratzen
  • Nexus One baten zozketa
  • Android+VoIP
  • Egunkaria libre!
  • Android aplikazioak
  • Twitter mosaikoa
  • Zeozer egosten ari da Eskoitzan…
  • Ni patria, ni bandera!

Etiketak

Android AndroidEuskeraz Apple Belfast dublin EIRE elgeta eskoitza eskoriatza euskal euskal diaspora euskal herria euskal komunitatea euskara ezinean firefox flock Free18/98 gasteiz gasteizko gaztetxea hegoaixe iAlertU ikus-entzunezkoa internet explorer intxorta iPhone Ireland ireland experience irlanda leihaketa lokalizazioa mac macbook MacOSX opera safari slide 2 unlock tenis The Ireland Experience topagunea trotamusik txorrada Umorea windows mobile wordpress

JGabiMark 2.0

  • Facebook
  • Flickr
  • Jamendo
  • MySpace
  • Twitter
  • Youtube

Loturak

  • Appleberri
  • Axtroki Argazki Taldea
  • Gaztelumendi
  • Hegoaixe
  • Javi Martinez 24
  • Klik Bikoitza
  • Teknopata
  • Txapela buruan eta…

Meta

  • Log in
Add to Technorati Favorites

Gora
Danbolinerokua 2007-2010
Blog hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.
Diseinua: mg12.