Danbolinerokua

Eskoitzar Baten Gora-beherak
  • Home
  • Argazkiak
  • Bideoak
  • Android Euskeraz
  • Honi buruz
Switcher

Archive

Posts Tagged ‘irlanda’

Bertso Afaria Belfasten

May 6th, 2008
1 comment

Pasau dan zapatuen (Maiatzak 3) Belfasten egon nitzen bertan egon zan Bertso Afai baten.

Egun konpletua izen zan benetan be.

Lelengo Tour Politiko bat euki gauen euskaraz. Beñatek, COISTEn lan itxen dauen Iruñear batek, azaldu zuzkun dana. Oso ondo azalduta gainera. Irlandako historixia ta gaur egungo egoeria kontau zuzkun 3 ordutan tourra itxen gauen bitxartien. Oso, oso gomendagarrixa. Muralen argazki batzuk atara nitxun. Ala ta be bialdu biuztie beste batzuk kamara ganorazko batekin atarata.

Tourran ostien triki poteua egon zan Belfasteko kalietatik. Ez dakit zenbat pertsona batuko gitzen baina 50 inguru izengo ginen.

Triki poteuan ostien ta ia pinta batzun ostien animauta, afaltzen fan ginen. Belfasten dauen La Boca jatetxe argentinarrien afaldu gauen. Sagardotegiko menua euki gauen jateko. Euskal jana argentinarrek preparauta. Earra zauen. Ta janarixai bultza itxeko sagardaua. Ezin izan zauien euskal sagardaua ekarri baina beste sagardau bat eran gauen. Etzauen txarra.

Behin ia afalduta, bertsolarixak hasi zien euren lanien. Fredi Paia ta Arkaitz Estiballes zien bertsolarixak. Katxondeo bastante egon zan tabernetan ezin erre dala ta. Ta zigarro bat erreten faten zien bakoitxien, jatetxeko sarrerako atetik botaten zauien bertsuak.
Oso dibertidua izen zan bertso saiua. Afaira etorri zien Irlandesek etzauien gauza handirik ulertu baina bazauen bat, Corkekua bera, euskeraz zakixena! Flipauta gelditxu nitzen. Antza danez Abadiñon bizitakua edo da.

Bertso afaixa ta gero taberna batera fan gitzen. Tabernia guretako bakarrik zauen alkilauta ta DPM pasau gauen. Goizeko 3.30ak 4rak arte egon gitzen bertan.

En fin, oso ondo pasau nauela ta kristona izen zan Euskal Diasporarak bertan elkartzeko. Ia urtero itxeko ohituria hartzen dan ta hurrengorako ia Euskal Diasporan Web Komunitatiakin lotzen douen.

Zabildu

Orokorra Belfast, bertso afaria, Ireland, irlanda

Txin-txin, txin-txin… diruaren hotsa….

April 24th, 2008
No comments

Aupa!

Azken aldixen alper samar nabil blogien idazteko ta ia baten batzuk esan dustie ia zer pasetan dan blogakin, ta bueno zeozer idatzi biherkot.

Dublinen gustora nabil. Pozik nabil, hori behintzat biharrezkua da bizitza hontan ta enaz kejetan. Bada baina biharrezkua dan beste zerbait bizitza hontan. Dirua. Eta aspektu hortatik egixa esan enabil oso ondo. Aurreko astien diru kalkuluak ein nitxun ta konturatu nitzen edo lan bat topetan dotela IA edo bestela Eskoitzara bueltau biherko nazela
Ibili naz CVak botaten taberna, hostel, kafeterixa… desberdinetan baina oingoz ez da sorterik egon. Egixa esan oso zaila itxen jat fatia tabernarik taberna CVa izten. Len zaila pentzetan jatela norberan hizkuntzan lana eskatzia, ba inglesez… Ingleseko irakasliak be kontaktu batzuk dauko restaurante batzutan ta zeozertan lagundu dust, ikusikou ia zeozer urteten dauen
Baina egunak pasetan die ta ez dot telefono deirik jasoten. Beraz gauzak ez badie asko aldatzen Ekainerako Eskoitzara fan biherko naz.

Penatxua emuten dust egixa esan, ze hemen gustora nau. Etxe bat dauket, lagunak dauket, kriston zerbezia dau… jejeje. Baina bueno, Eskoitzan udia pasau parua kobretan ta irailien ikusikot zer ein. Iual berriz etorriko naz hona edo beste lekuren batera, ikusikou!

Ta bestela ba ondo. Aurreko baten Dublin Irish Basque Committee-ko bilera baten egon nitzen eta hurrengo hilabetietan izango dien ekintzak pentzetan ibili gitzen. Palestinako neska bat dau komitien ta Eneko, gazte nafar bat, ta niri proposamen bat in zuzkun. Dublineko komunista, sozialista, anarkista eta Sin Feineko gaztien aurrien, Euskal Herriko egoera azaltzia. Guk baietz esangotzen ta atzo izan nitzen gelatxo baten 10 bat pertsonan aurrien berba itxen. Enekok azkenien ezin izan zauen etorri.

Ba han ninguen ni jota nerbioso. Ze klaro inglesez in biher nauen, ta len zaila bada Euskal Herrixan egoeria azaltzia ba inglesez imajinau zeinkie. Baina bueno apoio bat be banauken, Diarmuind erdi irlandes erdi euskaldunak erderaz badaki, ta zeozer ez banakixen zelan esan ba berak laguntzen zuzten.

Ondo urten zan, eurak gustora egon zien ixa bi orduz ta ni bebai. Nahiz ta gauza geixau espliketia nahi izan, baina ezin nire inglesaz.

Datorren astien Belfastera noia Bertso Afari batera. Bai Belfasten Bertso Afari bat. Fredi Paya eta Arkaitz Estiballesekin. Kriston goguak dauket egongo dan sagardotegiko menua jateko…

Cambiando de tema….
Atzo kriston notizia ona jaso nauen. Gutxien espero nauen momentuen mezu bat jaso nauen esanaz nire loba Haizea jaixo zala. Kriston sorpresia hartu nauen. Emozionauta nau ondiokan! Gainera argazki bat bialdu zutien. She is so cute!! Hemen argazkixa.
Haizea

Ke bueno! Super pozik nau!

Bueno ba jente, ondo bili ta pozik bizi!!

Zabildu

Orokorra Belfast, dublin, EIRE, Haizea, Ireland, ireland experience, Irish Basque Committee, irlanda

Hile bi ta situetan…

April 8th, 2008
1 comment

Aspaldi enauela idazten blogien. Egixa esan bastante “lanpetuta” egon naz, bueno lanpetuta edo…

Ingleseko klase batzutan apuntau nitzen oin dala aste pare bat Delfin English School izeneko akademixa baten. Klasiak ondo daz, ez die marabila bat baina ordaintzen danerako ondo dau. 90€ ordaintzen dot astien.
Bertan ezautu doten jentia be oso jatorra. Geixenak españolak. Dublinen ez dakit zer pasetan dan baina españolena plaga bat da. Inebitablia da españolen bat ezautzia. Españolez aparte be ezautu dot jentia, frantsez bat dau gure klasien oso jatorra ta italiana pare bat be badaz.

Ingleseko klasietan ezautu doten jentiakin ia kuadrilatxo bat montau dou ta astebukaerero futbolien jolasteko gelditzen gare. Kirol apur bat itxia ondo etorten da beti. Hori bai futbolien in ta gero zerbeza pare bat hartzeko denboria be beti dau.

Lan asuntuetan berriz azkeneko astia produktibua izen zan. Baina ez, ondiokan ez dauket lanik. Recruitment ezberdinetara fan nitzen elkarrizketak itxen. Recruitment horreitako batera in nauen bisitan Dun Laoghaire-ra fan nitzen, Dublinetik trenien 25 minutura dauen kostako herri batera. Buelta bat emun nauen herritxik eta portu aldia politxa da, nire Flickr kotuen daz ataratako argazki batzuk.

Baina aurreko asteko egunik inportantiena Symantec multinazionalien euki nauen elkarrizketia izen zan. Han agertu nitzen ni, nire fraka ta alkondara barrixakin (ze klaro entrebistarako ezin nitzen bakero ta kamiseta batekin fan). Lelengo 2 ordutako test tekniko bat euki nauen. Txarto in nauela. Ez dait nun ostia sartu dien MUn ikasitako Networking ta Linux dana. Gero, bazkal ostien, ordu erdiko elkarrizketa bat euki nauen, hau be teknikua! Hor ia mundua jauzi jaten gainera. Nauken de la ostia oso ondo preparauta elkarrizketa baten itxen dotzuen galdera tipikuak, ta kaka! Elkarrizketa tekniko bat!

Ta bueno, enitzen bape gustora urten elkarrizketatik, baina bueno beste esperientzia bat. Dublinen nauenetik bizitzen nabilen esperientziakin voy sobrau.

Lanan asuntuakin teknikia aldatzia pentzau dot, lelengo taberna, denda ta holako lekutan hasiko naz lana bilatzen, ta behin ingles maila on bat lortzen dotenien ia informatika lanen bila hasiko naz.

Aste hau baina de pingo pasau biot. Gaur lelengo bisitia jasoten dot. Kuadrilako Liher dator bisitan aste beterako. Nire etxien gelditzen da lo itxen, nire gela enanuen. Konponduko gare.

Bestetik nauen etxien gustora nau, baina etxez aldatzia planteetan nabil. Zentrotik urrintxo bizi naz ta klaro, gabaz zerbeza batzuk hartzen gelditxuz gero gero etxera bueltetako taxi bat hartu biher dot ta 12€ kostetan jat. Horregatik nabil pentzetan zentro inguruen etxeren bat bilatzia. Beti moduen DAFTen beitukot. Ta bestela, hau irakurten dabilen batek ezautzen badau norbaitx zentruen etxeren bat libre dauena edo…

Euskal Diasporan asuntuakin dala ta, zeozer banabil itxen (ez askorik baina). Drupal nabil probatzen aber zelan doien asuntua. Lekesan be badabil zeozertan ta berak proposatutakuai be begirada bat emungotzat.

Besterik barik, hurrengorarte!

Zabildu

Ireland, Orokorra, euskal diaspora dublin, EIRE, euskal diaspora, irelan experience, Ireland, irlanda

Newer Entries Older Entries
RSS jarioak
photo
JGabiMark
Eskoriatza , Euskal Herria , 20540

Zer da hCard?


Android Euskeraz
Egunkaria libre

Azkeneko sarrerak

  • Android Euskeraz Albisteak 2.0 saioan
  • Android euskeraz PreAlpha
  • Android euskeratzen
  • Nexus One baten zozketa
  • Android+VoIP
  • Egunkaria libre!
  • Android aplikazioak
  • Twitter mosaikoa
  • Zeozer egosten ari da Eskoitzan…
  • Ni patria, ni bandera!

Etiketak

Android AndroidEuskeraz Apple Belfast dublin EIRE elgeta eskoitza eskoriatza euskal euskal diaspora euskal herria euskal komunitatea euskara ezinean firefox flock Free18/98 gasteiz gasteizko gaztetxea hegoaixe iAlertU ikus-entzunezkoa internet explorer intxorta iPhone Ireland ireland experience irlanda leihaketa lokalizazioa mac macbook MacOSX opera safari slide 2 unlock tenis The Ireland Experience topagunea trotamusik txorrada Umorea windows mobile wordpress

JGabiMark 2.0

  • Facebook
  • Flickr
  • Jamendo
  • MySpace
  • Twitter
  • Youtube

Loturak

  • Appleberri
  • Axtroki Argazki Taldea
  • Gaztelumendi
  • Hegoaixe
  • Javi Martinez 24
  • Klik Bikoitza
  • Teknopata
  • Txapela buruan eta…

Meta

  • Log in
Add to Technorati Favorites

Gora
Danbolinerokua 2007-2010
Blog hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.
Diseinua: mg12.