Ni patria, ni bandera!
Ez, enaz anarkista bihurtu derrepentien ez, aste hontan gauza kurioso bat pasau jat.
Azkeneko hauteskundetan ezin izan nauen botau Irlandan baininguen erroldauta (Dublinetik bueltetarakuen ahaztu in jaten antza! ;P, ta hori ikusitxa Europako hauteskundetan parte hartzeko asmoz, baja emun nitzen Irlandan.
Dana ondo zoiela uste nauen, baina badaezpada Eskoriatzako Udaletxera deitxu nauen jakiteko ia hauteskundetako listan ninguen. Ba antza danez enau. Antza danez enau inun erroldauta! Ez Eskoitzan, ez Dublinen!! Earra! pentzau nauen.
Bueno ba, momentu hontan orduen Munduko biztanlia naz! Baina klaro, mundu hontakua nazela be frogatu in biot! xD







