Danbolinerokua

Eskoitzar Baten Gora-beherak
  • Home
  • Argazkiak
  • Bideoak
  • Android Euskeraz
  • Honi buruz
Switcher

Archive

Posts Tagged ‘ireland experience’

Txin-txin, txin-txin… diruaren hotsa….

April 24th, 2008
No comments

Aupa!

Azken aldixen alper samar nabil blogien idazteko ta ia baten batzuk esan dustie ia zer pasetan dan blogakin, ta bueno zeozer idatzi biherkot.

Dublinen gustora nabil. Pozik nabil, hori behintzat biharrezkua da bizitza hontan ta enaz kejetan. Bada baina biharrezkua dan beste zerbait bizitza hontan. Dirua. Eta aspektu hortatik egixa esan enabil oso ondo. Aurreko astien diru kalkuluak ein nitxun ta konturatu nitzen edo lan bat topetan dotela IA edo bestela Eskoitzara bueltau biherko nazela
Ibili naz CVak botaten taberna, hostel, kafeterixa… desberdinetan baina oingoz ez da sorterik egon. Egixa esan oso zaila itxen jat fatia tabernarik taberna CVa izten. Len zaila pentzetan jatela norberan hizkuntzan lana eskatzia, ba inglesez… Ingleseko irakasliak be kontaktu batzuk dauko restaurante batzutan ta zeozertan lagundu dust, ikusikou ia zeozer urteten dauen
Baina egunak pasetan die ta ez dot telefono deirik jasoten. Beraz gauzak ez badie asko aldatzen Ekainerako Eskoitzara fan biherko naz.

Penatxua emuten dust egixa esan, ze hemen gustora nau. Etxe bat dauket, lagunak dauket, kriston zerbezia dau… jejeje. Baina bueno, Eskoitzan udia pasau parua kobretan ta irailien ikusikot zer ein. Iual berriz etorriko naz hona edo beste lekuren batera, ikusikou!

Ta bestela ba ondo. Aurreko baten Dublin Irish Basque Committee-ko bilera baten egon nitzen eta hurrengo hilabetietan izango dien ekintzak pentzetan ibili gitzen. Palestinako neska bat dau komitien ta Eneko, gazte nafar bat, ta niri proposamen bat in zuzkun. Dublineko komunista, sozialista, anarkista eta Sin Feineko gaztien aurrien, Euskal Herriko egoera azaltzia. Guk baietz esangotzen ta atzo izan nitzen gelatxo baten 10 bat pertsonan aurrien berba itxen. Enekok azkenien ezin izan zauen etorri.

Ba han ninguen ni jota nerbioso. Ze klaro inglesez in biher nauen, ta len zaila bada Euskal Herrixan egoeria azaltzia ba inglesez imajinau zeinkie. Baina bueno apoio bat be banauken, Diarmuind erdi irlandes erdi euskaldunak erderaz badaki, ta zeozer ez banakixen zelan esan ba berak laguntzen zuzten.

Ondo urten zan, eurak gustora egon zien ixa bi orduz ta ni bebai. Nahiz ta gauza geixau espliketia nahi izan, baina ezin nire inglesaz.

Datorren astien Belfastera noia Bertso Afari batera. Bai Belfasten Bertso Afari bat. Fredi Paya eta Arkaitz Estiballesekin. Kriston goguak dauket egongo dan sagardotegiko menua jateko…

Cambiando de tema….
Atzo kriston notizia ona jaso nauen. Gutxien espero nauen momentuen mezu bat jaso nauen esanaz nire loba Haizea jaixo zala. Kriston sorpresia hartu nauen. Emozionauta nau ondiokan! Gainera argazki bat bialdu zutien. She is so cute!! Hemen argazkixa.
Haizea

Ke bueno! Super pozik nau!

Bueno ba jente, ondo bili ta pozik bizi!!

Zabildu

Orokorra Belfast, dublin, EIRE, Haizea, Ireland, ireland experience, Irish Basque Committee, irlanda

St. Patric’s Day 2008

March 18th, 2008
No comments

Atzo St. Patric’s Day izan zan Irlandan. Jakingo dozuen moduen Irlandako patroia da St. Patric ta zekulako jaixa izaten da egun hontan.

Jentia berdez janzten da egun hontan ta mozua be pintxetan daue bai Irlandako koloriez, bai shamrock(trebol edo hiruzta) bateaz.

Goixeko hamabixetan parade (desfile) bat egoten da eta bertan egoten da jente dana ikusten. Ordu bat lenau ia jentia egoten da lekua hartuta desfilia lenengo filan ikusi al izateko. Ni be han egon nitzen Donostiako lagun batekin ta español batzukin. Argazki batzuk atara nitxun ni super mobilan kamariaz. Zelan bota nauen faltan atzo nire super kamaria… ai! nun egongo ote da! Fucking Ballymun kids!!

Argazki geixau nire Flickr kontuen.

Egixa esan beste zeozer espero nauen desfilien. Pentzetan nauen folklorikuaua izengo zala. Baina horrek Irlandako desfile bat baino Rio De Janeiroko karnabal emuten zauen! Herrialde desberdinetako jentia urteten zan desfilien, txinuak euren musikakin ta holan… Zeinek daki iual hurrengo urtien zanpantzarrak ikusikoitxugu O’Connell street-etik pasietan!!

Desfilia bastante aspergarrixa in jaten. Hamar bat minutu ikusteko ondo, baina listo geixau ez. Gu ordu erdi bat edo egon gitzen ta gero ia aspertuta zerbezak eraten fan gitzen. Ze azken finien St. Patric’s day hortarako da, moxkortzeko, ta ez desfile bat ikusteko o??

Donostiko laguna, Jaeneko bat ta hirurok fan gitzen Temple Barera moxkortzen. Kriston barriak bota nauen bi xelebre honeikin.
Gero nire pisuko turkua etorri zan gurekin ta jarraitxu in gauen pintak eran ta eran….

Jente dezente ezautu gauen egunien zihar pinta ta pinta artien. Hori bai geixenak españolak. Hau plaga bat da! Edozein lekutan daz españolituak. Jaeneko xelebre horrek esaten zauen moduen, “Ia bale jode! Que no les dejen venir a Dublin que ia somos bastantes!” ta egixa esan bastante plaga dau.
Ez gitxun baina españolak bakarrik ezautu, Holandako neska pare bat be ezautu gitxun. Oso oso jatorrak, bat sobretodo….

Ta hori oso egun politxa izen zan atzokua, apur bat oker bukatu gauen baina bueno ondo!

Ta gaur ba, badakitzue “noches alegreges, mañanas de coca-cola”. Ta bixar lana topetan jarri binaz a tope!

Zabildu

Ireland, Orokorra dublin, EIRE, Ireland, ireland experience, irlanda, St. Patric's day

Borron y cuenta nueva

February 28th, 2008
1 comment

Gaur hasi dot berriro be nire EIREko abentura. Gaur heldu jat pasaporte barrixa ta ia dokumentazino dana dauket berriz.
Beraz ia gauzak bere bidetik doiez, ta espero dot ez eukitxia beste atzerapenik.

Atzo aldatu nitzen etxe barrira ta ondiokan situetako aguro bada be, pentzetan dot azkar moldatuko nazela etxe berri hontara. Gela txikitxo bat dauket, ta atzo trasto danak ekarri ostien, in nauen lelengo gauzia gelia personalizetia izen zan. Ekarri nauen argazkixekin kolage bat in nauen ta KatxiBuru Konpartsai bere lekutxua be in notzen. xD
Etxia oso ondo dau, eta bertan bizi dan jentia (oin arte ezagutu dotenak) jatorra. Etxeko gauzarik onena da, dauketela bezino batzuk oso-oso jatorrak (bat bereziki) ta euren internet konexinua “konpartitzen” dauiela!

Gaur hasi naz lana topetan, libraryra fan naz eta bertako WI-FIra konektau eta hor hasi naz jo ta fuego curriculumak bialdu ta bialdu. Ta justo hortan nabilela, mobilera deitxu dustie, ta zein izengo oten zan ta recruitmen (lan poltsak edo…) batetik deitzen zauien esanaz nire CVa jaso dauiela ta ez dakit ze geixau. Ez dakit ze geixau, ze ez dotzat astoik bez ulertu! jeje. Hasieran sorry? sorry? esaten notzen baina bukaeran ia, yes, yes, ok! badaukie nire kontaktua osea ke eskaintzaren bat badau niretzat deitxuko daue. :P
Dio! zelako zaila dan telefonoz inglesa ulertzia!

Ta bueno ba aber suertia dauketen lanakin ta azkar urteten jaten zerbait, ze hemen diruak hegaz itxen dau! Ta diru barik gelditzen banaz Eskoitzara bueltau binaz ta oingoz behintzat ez dauket gogoik!

Zabildu

Ireland, Orokorra dublin, EIRE, Ireland, ireland experience, irlanda

Older Entries
RSS jarioak
photo
JGabiMark
Eskoriatza , Euskal Herria , 20540

Zer da hCard?


Android Euskeraz
Egunkaria libre

Azkeneko sarrerak

  • Android Euskeraz Albisteak 2.0 saioan
  • Android euskeraz PreAlpha
  • Android euskeratzen
  • Nexus One baten zozketa
  • Android+VoIP
  • Egunkaria libre!
  • Android aplikazioak
  • Twitter mosaikoa
  • Zeozer egosten ari da Eskoitzan…
  • Ni patria, ni bandera!

Etiketak

Android AndroidEuskeraz Apple Belfast dublin EIRE elgeta eskoitza eskoriatza euskal euskal diaspora euskal herria euskal komunitatea euskara ezinean firefox flock Free18/98 gasteiz gasteizko gaztetxea hegoaixe iAlertU ikus-entzunezkoa internet explorer intxorta iPhone Ireland ireland experience irlanda leihaketa lokalizazioa mac macbook MacOSX opera safari slide 2 unlock tenis The Ireland Experience topagunea trotamusik txorrada Umorea windows mobile wordpress

JGabiMark 2.0

  • Facebook
  • Flickr
  • Jamendo
  • MySpace
  • Twitter
  • Youtube

Loturak

  • Appleberri
  • Axtroki Argazki Taldea
  • Gaztelumendi
  • Hegoaixe
  • Javi Martinez 24
  • Klik Bikoitza
  • Teknopata
  • Txapela buruan eta…

Meta

  • Log in
Add to Technorati Favorites

Gora
Danbolinerokua 2007-2010
Blog hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.
Diseinua: mg12.