Danbolinerokua

Eskoitzar Baten Gora-beherak
  • Home
  • Argazkiak
  • Bideoak
  • Android Euskeraz
  • Honi buruz
Switcher

Archive

Posts Tagged ‘irelan experience’

Hile bi ta situetan…

April 8th, 2008
1 comment

Aspaldi enauela idazten blogien. Egixa esan bastante “lanpetuta” egon naz, bueno lanpetuta edo…

Ingleseko klase batzutan apuntau nitzen oin dala aste pare bat Delfin English School izeneko akademixa baten. Klasiak ondo daz, ez die marabila bat baina ordaintzen danerako ondo dau. 90€ ordaintzen dot astien.
Bertan ezautu doten jentia be oso jatorra. Geixenak españolak. Dublinen ez dakit zer pasetan dan baina españolena plaga bat da. Inebitablia da españolen bat ezautzia. Españolez aparte be ezautu dot jentia, frantsez bat dau gure klasien oso jatorra ta italiana pare bat be badaz.

Ingleseko klasietan ezautu doten jentiakin ia kuadrilatxo bat montau dou ta astebukaerero futbolien jolasteko gelditzen gare. Kirol apur bat itxia ondo etorten da beti. Hori bai futbolien in ta gero zerbeza pare bat hartzeko denboria be beti dau.

Lan asuntuetan berriz azkeneko astia produktibua izen zan. Baina ez, ondiokan ez dauket lanik. Recruitment ezberdinetara fan nitzen elkarrizketak itxen. Recruitment horreitako batera in nauen bisitan Dun Laoghaire-ra fan nitzen, Dublinetik trenien 25 minutura dauen kostako herri batera. Buelta bat emun nauen herritxik eta portu aldia politxa da, nire Flickr kotuen daz ataratako argazki batzuk.

Baina aurreko asteko egunik inportantiena Symantec multinazionalien euki nauen elkarrizketia izen zan. Han agertu nitzen ni, nire fraka ta alkondara barrixakin (ze klaro entrebistarako ezin nitzen bakero ta kamiseta batekin fan). Lelengo 2 ordutako test tekniko bat euki nauen. Txarto in nauela. Ez dait nun ostia sartu dien MUn ikasitako Networking ta Linux dana. Gero, bazkal ostien, ordu erdiko elkarrizketa bat euki nauen, hau be teknikua! Hor ia mundua jauzi jaten gainera. Nauken de la ostia oso ondo preparauta elkarrizketa baten itxen dotzuen galdera tipikuak, ta kaka! Elkarrizketa tekniko bat!

Ta bueno, enitzen bape gustora urten elkarrizketatik, baina bueno beste esperientzia bat. Dublinen nauenetik bizitzen nabilen esperientziakin voy sobrau.

Lanan asuntuakin teknikia aldatzia pentzau dot, lelengo taberna, denda ta holako lekutan hasiko naz lana bilatzen, ta behin ingles maila on bat lortzen dotenien ia informatika lanen bila hasiko naz.

Aste hau baina de pingo pasau biot. Gaur lelengo bisitia jasoten dot. Kuadrilako Liher dator bisitan aste beterako. Nire etxien gelditzen da lo itxen, nire gela enanuen. Konponduko gare.

Bestetik nauen etxien gustora nau, baina etxez aldatzia planteetan nabil. Zentrotik urrintxo bizi naz ta klaro, gabaz zerbeza batzuk hartzen gelditxuz gero gero etxera bueltetako taxi bat hartu biher dot ta 12€ kostetan jat. Horregatik nabil pentzetan zentro inguruen etxeren bat bilatzia. Beti moduen DAFTen beitukot. Ta bestela, hau irakurten dabilen batek ezautzen badau norbaitx zentruen etxeren bat libre dauena edo…

Euskal Diasporan asuntuakin dala ta, zeozer banabil itxen (ez askorik baina). Drupal nabil probatzen aber zelan doien asuntua. Lekesan be badabil zeozertan ta berak proposatutakuai be begirada bat emungotzat.

Besterik barik, hurrengorarte!

Zabildu

Ireland, Orokorra, euskal diaspora dublin, EIRE, euskal diaspora, irelan experience, Ireland, irlanda

RSS jarioak
photo
JGabiMark
Eskoriatza , Euskal Herria , 20540

Zer da hCard?


Android Euskeraz
Egunkaria libre

Azkeneko sarrerak

  • Android Euskeraz Albisteak 2.0 saioan
  • Android euskeraz PreAlpha
  • Android euskeratzen
  • Nexus One baten zozketa
  • Android+VoIP
  • Egunkaria libre!
  • Android aplikazioak
  • Twitter mosaikoa
  • Zeozer egosten ari da Eskoitzan…
  • Ni patria, ni bandera!

Etiketak

Android AndroidEuskeraz Apple Belfast dublin EIRE elgeta eskoitza eskoriatza euskal euskal diaspora euskal herria euskal komunitatea euskara ezinean firefox flock Free18/98 gasteiz gasteizko gaztetxea hegoaixe iAlertU ikus-entzunezkoa internet explorer intxorta iPhone Ireland ireland experience irlanda leihaketa lokalizazioa mac macbook MacOSX opera safari slide 2 unlock tenis The Ireland Experience topagunea trotamusik txorrada Umorea windows mobile wordpress

JGabiMark 2.0

  • Facebook
  • Flickr
  • Jamendo
  • MySpace
  • Twitter
  • Youtube

Loturak

  • Appleberri
  • Axtroki Argazki Taldea
  • Gaztelumendi
  • Hegoaixe
  • Javi Martinez 24
  • Klik Bikoitza
  • Teknopata
  • Txapela buruan eta…

Meta

  • Log in
Add to Technorati Favorites

Gora
Danbolinerokua 2007-2010
Blog hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.
Diseinua: mg12.