Danbolinerokua eta web nabigatzaileak
Gaur proba batzuk egiten ibili naiz Danbolinerokua web nabigatzaile ezberdinetan bistaratzen.
Bost nabigatzaile desberdinekin egin dut proba: Firefox, Safari, Internet Explorer, Opera eta Flock.
Firefox 2: Nire nabigatzaile kuttuna. Ez dut inongo arazorik izan.
![]()
Safari 3: Inongo arazorik ez.
![]()
Flock: Gaur ezagutu berri dut. Ez dut arazorik izan.
![]()
Hemen hasten dira arazoak.
Internet Explorer 7: Ez du alboko menua bistaratzen, Atalak bakarrik ikusi al dira. Eta iruzkinak egiterako momentuan ez du webcam bidezko edo audio-iruzkinak egiten uzten.
![]()
Opera9: Internet Explorer-arekin gertatu zainda bezala, ez du alboko menua bistaratzen. Eta blog-eko koloreak ere ez ditu errespetatzen.
![]()
Beraz, badakizue Danbolinerokua.com bistaratzeko nabigatzailerik onenak Firefox eta Safari dira. Zuek aukeratu gustokoen daukazuena, baina mesedez ez erabili IE edo Opera.


