Android euskeratzen
May 17th, 2010
Bada ia urte erdi HTCMania komunitatean, Android hizkuntza ezberdinetara itzultzen hasi zela. Euskerara ere bai, noski. Baina azkenaldian geldi xamar dago. Kaña pixkat sartu behar da falta dena euskeratzeko.
Hortarako ZUtaGu sare-sozialean, “Android” taldean, eztabaida bati berriz ekin zitzaion pasa den asteburuan, eta Android euskeratzeko taldetxo bat sortzen hari gara.
Taldean parte hartu eta Android euskeratzeko prest dagoen edonor izena ematera animatzen dut. Formulario bat sortu nuen aurrekoan, bertan izena eman eta dena prest dagoen momentuan, lanari ekingo diogu! Hemen formularioa.




