Danbolinerokua

Eskoitzar Baten Gora-beherak
  • Home
  • Argazkiak
  • Bideoak
  • Android Euskeraz
  • Honi buruz
Switcher

Archive

Posts Tagged ‘euskal komunitatea’

Android Euskeraz Albisteak 2.0 saioan

June 15th, 2010
No comments

Maiatzan 22an publikatu genuen Android Euskeraz preAlpha frogako bideoa. Publikatu ta gutxira hasi ginen feedback-a jasotzen, ta lehenengokoak Albisteak 2.0ko mutilak izen ziren, saio baten euskeraketen inguruan hitzegiteko proposamena botaz. Esan eta egin!
Aurreko astean egin genuen elkarrizketa. Elkarrizketa berezia, Skype bidez Albisteak 2.0 saioan egindako lehenengoa. Ea ez den azkena!

Hemen saioa osorik:

Esperientzia polita. Pixkat frikia… :-P
Guretzat positiboa izan zen eta baita euskal komunitatearentzat ere, komunitatean egiten den lana sarean zabaltzeko.

Eskerrik asko Albisteak 2.0 saioko lantaldeari!

Baina gogoratu oraindik euskeraketak amaitu gabe daudela! Gutxi falta zaigu %100era heltzeko! Beraz izena emanda duzuenok gogor euskeraketari eta oraindik izena eman ez duzuenoi, animatu izena ematera hemen!

Zabildu

Android albisteak20, Android, AndroidEuskeraz, euskal komunitatea, euskara, lokalizazioa

Hilabete Euskal Diasporar moduan

March 12th, 2008
2 comments

Aste bete baino geixau pasau da azkenekoz idatzi nauenetik ta denbora horretan gauza dezente pasau die.

Pasaporte barrixa ia badauket! Oin ia esan neike dokumentatuta bizi nazela ta egon nazen egoeran egonda asko da. EIREko poliziakin (Garda) be apur bat kantzauta nau ia. Laupabost aldiz fan biher izen naz Garda Stationera ditxozozko report edo denuntzia lortzeko. Ez dotela lortu ondiokan, baina bueno, bialduko duztie holakoren baten.
PPS numbera be badauket, oin ia lana bakarrik falta jat. Ondiokan ez dot lortu ezer baina, Dublineko recruitment erdixak badaukie ia nire CVa. Euki nauen elkarrizketa bat, telefonoz izen zan ta sin mas, deituko daue nahi banaue!
Etxien be gustora nabil, jente jatorra, nahiz ta apur bat zikinak izen.

Gaur opari bat jaso dot. Eskoitzatik pakete bat jaso dot. Urdaiazpiko dezente ta txorixo batzuk patatas a la riojana itxeko. Diooo zelan disfrutau bioten txorixo horreik… Janarixa baina ez da jaso doten bakarra pakete hortan. Kamiseta bat be jaso dot, MIHILUZEko kamiseta bat! Aspaldi (aurreko udan edo) Mihiluzera zazpiki bat bialdu nauen ta aurrekuen antza ETB1en bota zauien ta opari moduen kamiseta bat oparitu duztie. :P

Komerixa batzuk be eukitxut pa variar. Nire arrebiak tabakua bialdu zuzten ta ez zan heldu. Baina aurreko astien karta bat heldu jaten esanaz Dublineko aireportuen reteniruta daukiela. Hasi nitzen kartia itzultzen, astoik be enauen ulertzen, ta abogado ta delito moduko hitzak agertzen zien, uste dot al dan baino tabako geixau bialdu duztela. :P Ondiokan ez dot ezer in asunto horreaz, baina ia lortzen doten tabakua nireganatzia ze hemen oso oso garesti dau. Ta bestela erretiai itxi bikotzat, berriz!

Horreik ez die izen pasau jaten gauzak bakarrik. Nire azkeneko post-ak zeresan handixa izan dau internet zihar. Euskal Diasporan komunitate bat sortzianak hain zuzen be.

Nire lelengo sorpresia izan zan Sustatu.comen nire proiektu horren inguruan idatzi zauienien. Flipauta gelditxu nitzen. Goiena.neten be idatzi zauien. Hemen hasi zien nire blogeko kontagailuak gorutza. Egun baten 200 bisita jaso nauen. Baina hori bakarrik ez zan izan, nire arridurarako Twitter bidez enterau nitzen Euskadi Irratian ibili ziela Euskal Diaporaren Komunitate horren inguan hizketan. Nire post horrek izan zauen oiartzunak euki zauen bere fruituak. Jentia nirekin kontaktuan jarri zan laguntzeko prest. Japonen bizi dan Lekesan ta Madrilen bizi Arkaitz beste batzun artien.

Nirekin kontaktuen jarri zienen artien, Euskadi Irratiko Arratsaldekoa saiokoak eta Irratia.comekuak daz. Bi irrati honeitan izen naz Euskal Diasporan Komunitatean inguruan berba itxen. Hemen bi elkarrizketak:

Download euskadi_irratia.mp3
Euskadi Irratia

Download irratiacom080312.mp3
Irratia.com

Beste irrati baten be agertu zan Euskal Diasporan Komunitate hau sortzian beharra. Patxi Gaztelumendik Info7n daukon tarte baten hain zuzen be. Hemen audioa:

Download 20080311_563.mp3
Info7

Asunto dan honek euki dauen oiartzunakin benetan, flipetan nabil, enauen uste hainbeste zabalduko zanik. Baina bueno, Euskal Diasporan Komunitate horren sorkuntzarako oso oso ona izen da ta hemendik eskerrak nire post hori zabaldu dozuen danoi eta nirekin kontaktuan jarri zarien danoi, benetan Eskerrik Asko!

Bueno ba aber batzen garen lantaldetxo bat (ia bagaz hiruzpalau) ta komunitate hori sortzen douen. Ta badakitzue norbait interesauta badau gai hontan eta laguntzia nahi badau, nahiz ta laguntza txikina izan, jarri nirekin kontaktuan blog honen bitartez. Hortarako atal berri bai sortu dot ‘Euskal Diaspora‘ dauko izena eta bertan formulario bat dau nirekin kontaktuen jartzeko.

Dio! zelako txapadia soltau doten ez? Hurrenguen iual post pare baten banatu biherkot….

Zabildu

Ireland, Orokorra, euskal diaspora dublin, EIRE, euskadi irratia, euskal, euskal diaspora, euskal herria, euskal komunitatea, info7, irlanda, irratia.com

Euskal Diaspora

February 29th, 2008
11 comments

Bada ia denbora buruan proiektutxo bat daukadala bueltaka. Web gune bat hain zuzen ere.

Web gune honen helburua Euskal Herritik kanpo bizi diren euskal herritarren bilgune izatea da. Elkarren artean lagundu, ezagutu eta kontaktua izateko.

Euskal Herritik kanpo bizi garenak asko gara eta oso lagungarria da zauden herrialdean euskal herritarrak daudela jakiteak eta laguntza behar izanez gero izango duzula jakiteak.

Españolek badaukate euren komunitatea interneten eta arrakastatsua da gainera. Spaniards.es da web gunea eta Eneko izeneko nafar batek kudeatzen du.
Web gune honen formatua foro baten antzekoa da. Erabiltzaileak daude eta erabiltzaile batek galdera bat egiterakoan, besteak erantzuten doaz, aurrekoaren erantzunaren azpian idatziz. Wiki bat ere badaukate. Wikian, adibidez, herrialde batean lan egin ahal izateko ze pausu eman behar dituzun eta horrelako gauzak idazten dituzte. Nire ideia antzerako zerbait egitea da.

Spaniards.es komunitatean nik ere bere momentuan izena eman nuen Eirera etorri aurretik piskat enteratzeko. Baina arazo batzuk izan nituen komunitate horretako erabiltzaile batzuekin. Nire perfila egiterakoan ez nuen nire herrialdea, hau da Euskal Herria, aurkitu eta interneten askotan erabiltzen dudan moduan Antartida jarri nuen nire herrialde bezala. Hori erabiltzaile fatxilla batzuei ez zitzaien gustatu eta nire kontra hasi ziren. Esan beharra dut beste batzuk ere nire alde agertu zirela eta gerora nik egin nuen bezala baja eman zirela komunitate horretan.

Hor hasi nintzan euskal komunitate bat sortzeko ideiarekin.

Hasiera baten Ruby On Rails-en egitea okurritu zitzaidan. Ez daukat ideiarik ere ez. Horrela web gunea egiten noan einean ikasi egingo nuen. Hasi nintzen Ruby On Rails-en inguruan informatzen, baina ez naiz oso autodidakta eta azkenean alde batera utzi nuen.
Gero okurritu zitzaidan Spaniards.eseko kudeatzaileari galdetzea ea web gunearen eskeletoa pasa al zidan, ondo iruditzen bazitzaion… baina keba, pasatu zena eta gero ez nuen nahi komunitate horrekin zerikusirik izan nahi.

Azkenean pentsatu dudana izan da, ia eginda dauden aplikazioak erabiltzea. Badaude hortik foro formatuko php web guneak eginda eta agian hori izan daiteke aukerarik onena. Diseinua zerbait aldatuta noski, ze ikusi ditudanak ez zaizkit gustatzen.

Ez dakit aukerarik onena izan daiteken php foro horiena, horregatik aholkua behar dut. Norbaitek zerbait aholkatzen dit?

Laguntza ere behar izango dut, gehien bat diseinu aldetik, ez bainaiz diseinuaren eta CSSen lagun… :P
Norbait laguntzeko prest badago ongi etorria izango da. Hori bai imajinatzen duzuen moduan, por amor al arte izango zen. :P

Ba hori, norbait laguntzeko prest badago jakinarazi eta ikusiko dugu ea proiektu hau martxan jarri al daiteken.

Zabildu

Informatika, Orokorra euskal, euskal diaspora, euskal herria, euskal komunitatea

RSS jarioak
photo
JGabiMark
Eskoriatza , Euskal Herria , 20540

Zer da hCard?


Android Euskeraz
Egunkaria libre

Azkeneko sarrerak

  • Android Euskeraz Albisteak 2.0 saioan
  • Android euskeraz PreAlpha
  • Android euskeratzen
  • Nexus One baten zozketa
  • Android+VoIP
  • Egunkaria libre!
  • Android aplikazioak
  • Twitter mosaikoa
  • Zeozer egosten ari da Eskoitzan…
  • Ni patria, ni bandera!

Etiketak

Android AndroidEuskeraz Apple Belfast dublin EIRE elgeta eskoitza eskoriatza euskal euskal diaspora euskal herria euskal komunitatea euskara ezinean firefox flock Free18/98 gasteiz gasteizko gaztetxea hegoaixe iAlertU ikus-entzunezkoa internet explorer intxorta iPhone Ireland ireland experience irlanda leihaketa lokalizazioa mac macbook MacOSX opera safari slide 2 unlock tenis The Ireland Experience topagunea trotamusik txorrada Umorea windows mobile wordpress

JGabiMark 2.0

  • Facebook
  • Flickr
  • Jamendo
  • MySpace
  • Twitter
  • Youtube

Loturak

  • Appleberri
  • Axtroki Argazki Taldea
  • Gaztelumendi
  • Hegoaixe
  • Javi Martinez 24
  • Klik Bikoitza
  • Teknopata
  • Txapela buruan eta…

Meta

  • Log in
Add to Technorati Favorites

Gora
Danbolinerokua 2007-2010
Blog hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.
Diseinua: mg12.