Danbolinerokua

Eskoitzar Baten Gora-beherak
  • Home
  • Argazkiak
  • Bideoak
  • Android Euskeraz
  • Honi buruz
Switcher

Archive

Posts Tagged ‘EIRE’

Kasualidadia?

March 11th, 2009
No comments

Oin dala urtebete Irlandan ninguen, Dublinen. Bizitza berri bat hasi nauen, esperientzia ezberdin bat bizi nahi nauelako.

Ta zelan dien gauzak, aurten be aldaketa bat euki dotela bizitzan. Oin urtebete, etxez, herriz ta herrialdez aldatu nauen. Ta urtebete geruau etxez aldatu dot, baitxa herriz be.

Ta kuriosuena zera da, data berdinetan izan ziela aldaketa honeik. 2008ko otsailian 6an Dublinera fan nitzan bizitzen, ta 2009ko otsailian 4an Gasteizera etorri nitzan.

Nire amak esango leuke izarren, planeten ta energien asuntua dala hau. Nik eztakit, egixa esan giroz aldatzia nahi nauen ta aukera bat euki nauen Gasteizeko Udaletxien J2EE programatzaile moduan lan itxeko ta aprobetxau in nauen.

Holan da be, pentzetan jarten naz ia izar ta planeten energiak eragina euki ote dauien hartu nitxuen erabakixetan ta bizitzan aldaketa horreik kasualidadia baino zeoze gehixau dien.

Ia egunen baten idazten doten Astrologian inguruen izan doten esperientzien inguruen.

Zabildu

Ireland, Orokorra astrologia, dublin, EIRE, gasteiz, Ireland, The Ireland Experience

My Irish Experience has ended (for now)

May 28th, 2008
3 comments

Ba, bai. Bixar ia Eskoitza aldien egongo naz.

Azkeneko post-ien esan nauen moduen. Ia bueltan noia Euskal Herrira. Irlandan in biher nauena in dot. Esperientzia ona izen da. Ta nik uste baino lenau bueltau banaz be, oso oso positibotzat dauket hemen pasau doten ixa 4 hile honeik.

Beste etapa bat da bukatzen doten hau. Baina ez dot deskartetan berriz bueltatzia, ze kanpuen bizitzia asko gustetan jat eta oso aberasgarrixa dala uste dot.

Oingoz udia Euskal Herrixen pasaukot ta gero ikusiko da zer ingoten.

Ba horixe, bixer atzalderako helduko naz Eskoitzara ta lelengo gauzia in gotena Atxorrotxera igotia izengo da.

Zabildu

Orokorra dublin, EIRE, Ireland, The Ireland Experience

I’m going back

May 16th, 2008
No comments

Ba bai, bueltan noia ia Eskoitzara. Azkeneko astietan pentzetan ibili ostien Eskoitzara bueltatzia pentzau dot. Diru barik gelditxu naz, ejat lanik urten ta zelan hegaldi merke bat topau nauen ba maiatzan 29xen buelta itxen dot Euskal Herrira.

Oingoz behintzat udia Euskal Herrixen pasaukot ta gero ia irailien ikusikot zer ein nire bizitzakin. Iual bueltau eingo naz (Dublinera ez, por cambiar…) edo berriz ikasten jarriko naz… eztakit zer ein, uda dana dauket pentzetako.

Hemen egon nazen denbora danien danetik pasau jat ta egixa esan gustora noia bueltan ze nik nahi nauena lortu dot: “Denboraldi batez kanpuen bizi ta inglesa ikasi”. Penia izen da ezin izan dotela lan ein, ze ejat ezer urten, baina bestela oso gustora nau Dublinen bizi izan nazen denboriakin. Inglesa asko hobetu dotela igerten dot, jente oso jatorra ezautu dot eta azken finien esperientzia earra izen da.

Gaur dauket ingleseko azkeneko klasia ta gero bi astetxo dauket Dublin inguruak ezautzeko. Zapatu hontan gainera nire arrebia dator eguntxo batzuk pasetan, beraz konpainia onien egongo naz. Datorren aste bukaeran berriz nire ama dator baitxa beste lagun bi bebai. Beraz azkeneko bi aste honeik turismeuen pasaukoitxut.

Euskal Diasporan komunitatiakin berriz apur bat aparkauta dauket ta ia udan kaña emutentzaten ta hurrengo aldiz kanpora noienerako ia prest dauen. Diasporan asunto honekin gainera beste proiektutxo bat dauket buruen ta aber posible dan itxia, e Lili?? :P

Bueno ba horixe, laster Eskoitza aldien ibiliko naz ta oin gelditzen jaten bi astetxo honeik disfrutau bitxut, nahiz ta diru askorik ez euki….

Zabildu

Orokorra dublin, EIRE, Ireland, irlanda, The Ireland Experience

Older Entries
RSS jarioak
photo
JGabiMark
Eskoriatza , Euskal Herria , 20540

Zer da hCard?


Android Euskeraz
Egunkaria libre

Azkeneko sarrerak

  • Android Euskeraz Albisteak 2.0 saioan
  • Android euskeraz PreAlpha
  • Android euskeratzen
  • Nexus One baten zozketa
  • Android+VoIP
  • Egunkaria libre!
  • Android aplikazioak
  • Twitter mosaikoa
  • Zeozer egosten ari da Eskoitzan…
  • Ni patria, ni bandera!

Etiketak

Android AndroidEuskeraz Apple Belfast dublin EIRE elgeta eskoitza eskoriatza euskal euskal diaspora euskal herria euskal komunitatea euskara ezinean firefox flock Free18/98 gasteiz gasteizko gaztetxea hegoaixe iAlertU ikus-entzunezkoa internet explorer intxorta iPhone Ireland ireland experience irlanda leihaketa lokalizazioa mac macbook MacOSX opera safari slide 2 unlock tenis The Ireland Experience topagunea trotamusik txorrada Umorea windows mobile wordpress

JGabiMark 2.0

  • Facebook
  • Flickr
  • Jamendo
  • MySpace
  • Twitter
  • Youtube

Loturak

  • Appleberri
  • Axtroki Argazki Taldea
  • Gaztelumendi
  • Hegoaixe
  • Javi Martinez 24
  • Klik Bikoitza
  • Teknopata
  • Txapela buruan eta…

Meta

  • Log in
Add to Technorati Favorites

Gora
Danbolinerokua 2007-2010
Blog hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.
Diseinua: mg12.