Danbolinerokua

Eskoitzar Baten Gora-beherak
  • Home
  • Argazkiak
  • Bideoak
  • Android Euskeraz
  • Honi buruz
Switcher

Archive

Archive for the ‘Orokorra’ Category

Android+VoIP

February 28th, 2010
No comments

Badie hilabete batzuk mobileko fakturia nahi baino gehixau ordaintzen nabilela. Baina azkeneko hilabete hontan ezta holan izen.

Lagun batek gomendatuta nire HTC Magic mobilien al doten einien VoIP erabiltzen dot, eta honek mobileko gastua dexente bajau dust.

Android sistema eragilia daukon mugikor baten VoIP rabiltzeko bi gauza besteik ez die biher:

  • VoIP aplikazio bat.
  • VoIP zerbitzua emuten dotzun konpaiñia bat.

Lelengo gauzia VoIP zerbitzua emuten dauen konpañia bat topetia da. Asko daz, ezagunenen artien Skype dau, nik berriz 12voip erabiltzen dot, interneten topautako merkienetarikua da. Ez da kontraturik siñatu biher ez ezer, “prepago” da. 12voip-n 10 eurotako kreditu minimoko kargua ein bida.

Tarifak honeik die:

  • Estatuko telefono fijuetara deiak: DOHAIN.
  • Estatuko mugikorretara deiak: 0.050 €\minutuko
  • SMSak: 0.075 €
  • Deiaren ezarpena: 0.039 €

Vodafonena (nik daukoten tarifak) berriz:

  • Estatuko mugikor eta fijotara: 0.18 €\minutuko
  • SMS: 0.15 €
  • Deiaren ezarpena: 0.12€

Diferentzia bastante handixa da batetik bestera.

Behin VoIP zerbitzua emuten dauen konpaiñia bat topauta, VoIP bezero bat biher da. Nik Androiderako Sipdroid erabiltzen dot. Kode irekiko aplikazio bat da, eta oso errexa erabiltzen.

sipdroid-qr

Konfigurazioa errexa da:

sipdroid1 sipdroid2sipdroid2sipdroid4

Sipdroid barruan “Settings” atalera fan ta bertan “SIP Account Settings”, behin hor sartuta, VoIP zerbitzuko erabiltzaile izena, pasahitza eta zerbitzaria sartu.

Behin VoIP bezeroa konfiguratuta, VoIP deiak itxeko ze internet konexio erabiltzia nahi duzun esaten diozu, hau “Call Options” barruan itxen da. Nik oingoz WIFI bakarrik erabiltzen dot deiak itxeko, baina nahi izanez gero 3G konexioa ere erabili al da. Hori bai, kontratatua dauketzun telefonia konpañiak VoIP konexioak erabiltzen uzten dotzun jakin behar dozu. Niri adibidez Vodafonek ez dust izten, baina bueno, noizbaitx erabili izan dot ta ejat ezer pasau…

WIFIa aukeratu badozu VoIP deiak itxeko, behin Androidean WIFIa aktibauz gero, Sipdroid logeatu itxen da eta hortik aurrerako dei guztiak VoIP bidez ingo die. WIFIa desaktibatzerakuen, berriz Sipdroid kentzen da eta deiak kontratatutako telefono konpañikin itxen die.

Guzti hau telefono dei normal bat moduen itxen da, hau da, ez dauketzu Sipdroid aplikaziora sartu biherrik, mugikorrak berak dauken telefono aplikazioarekin itxen die deiak.

Sipdroid konfirutzako pausuekin bideo bat sortu dot:

————

12voip.com

sipdroid

Zabildu

Android, Informatika, Orokorra Android, VoIP

Egunkaria libre!

December 15th, 2009
No comments

Egunkaria Libre!!!

Zabildu

Orokorra egunkaria

Zeozer egosten ari da Eskoitzan…

June 10th, 2009
2 comments

Aurreko zapatuen, Ferixa egunien, Eskoitza apainduta agertu zan. Abarketa handi batzuk zazen txintxilizka farola ta kablietatik, ispiluak hormetan… Atentzinua deitzen zauen.



Ispilu ta abarkekin batera, e letra gorriz zazen jositxa Eskoitzako kaliak. Ta enauen jakin zer zan kartel kartel bat ikusi arte.

Alkilerreko etxiak esakintzen ditxuen moduko kartel bat zan, ta tira itxeko papel zati horreitan webgune baten helbide bat zauen: eskohitza.com/blogak/eingeinke. Ta bertan post bat, kartelien jarten zauen testu berdinakin:

Bakotxak buruen ditxuen ideiak aurrera erueteko modu bat sortzen badou zer moduz?

Ejatzun gustauko atsaldetan zeozer itxia? Eta betiko zulotik urtetia? Ez zan hobeto izango eskoitzako ekintzetan danok parte hartzia? Eta horretarako herrixan ekintza gehixau egotia?

Bakotxak buruen ditxuen ideiak aurrera erueteko modu bat sortzen badou zer moduz?

Pentsau zenbat gauza [24]ein.pngn Eskoitza girotzeko!

OSTIRALERO 18:30tan LUDOTEKA ALDAMENEKO LOKALIAN ELKARTZEN GARA

Emuten dauenez Eskoitzan jentia mobiketan hasi da ta poztekua da, ze Gaztetxia itxi zanetik Eskoitza bastante hildda egon da.

Ia ba! Ia zeozer lortzen dan, ta Gaztetxe garaiko girora bueltatzen garen!

Nik uste dot baietz, nik uste dot zeozer EINGEINKEla!!

Zabildu

Orokorra eingeinke, eskoitza, eskoriatza

Older Entries
RSS jarioak
photo
JGabiMark
Eskoriatza , Euskal Herria , 20540

Zer da hCard?


Android Euskeraz
Egunkaria libre

Azkeneko sarrerak

  • Android Euskeraz Albisteak 2.0 saioan
  • Android euskeraz PreAlpha
  • Android euskeratzen
  • Nexus One baten zozketa
  • Android+VoIP
  • Egunkaria libre!
  • Android aplikazioak
  • Twitter mosaikoa
  • Zeozer egosten ari da Eskoitzan…
  • Ni patria, ni bandera!

Etiketak

Android AndroidEuskeraz Apple Belfast dublin EIRE elgeta eskoitza eskoriatza euskal euskal diaspora euskal herria euskal komunitatea euskara ezinean firefox flock Free18/98 gasteiz gasteizko gaztetxea hegoaixe iAlertU ikus-entzunezkoa internet explorer intxorta iPhone Ireland ireland experience irlanda leihaketa lokalizazioa mac macbook MacOSX opera safari slide 2 unlock tenis The Ireland Experience topagunea trotamusik txorrada Umorea windows mobile wordpress

JGabiMark 2.0

  • Facebook
  • Flickr
  • Jamendo
  • MySpace
  • Twitter
  • Youtube

Loturak

  • Appleberri
  • Axtroki Argazki Taldea
  • Gaztelumendi
  • Hegoaixe
  • Javi Martinez 24
  • Klik Bikoitza
  • Teknopata
  • Txapela buruan eta…

Meta

  • Log in
Add to Technorati Favorites

Gora
Danbolinerokua 2007-2010
Blog hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.
Diseinua: mg12.