Aspaldi enauela idazten blogien. Egixa esan bastante “lanpetuta” egon naz, bueno lanpetuta edo…
Ingleseko klase batzutan apuntau nitzen oin dala aste pare bat Delfin English School izeneko akademixa baten. Klasiak ondo daz, ez die marabila bat baina ordaintzen danerako ondo dau. 90€ ordaintzen dot astien.
Bertan ezautu doten jentia be oso jatorra. Geixenak españolak. Dublinen ez dakit zer pasetan dan baina españolena plaga bat da. Inebitablia da españolen bat ezautzia. Españolez aparte be ezautu dot jentia, frantsez bat dau gure klasien oso jatorra ta italiana pare bat be badaz.
Ingleseko klasietan ezautu doten jentiakin ia kuadrilatxo bat montau dou ta astebukaerero futbolien jolasteko gelditzen gare. Kirol apur bat itxia ondo etorten da beti. Hori bai futbolien in ta gero zerbeza pare bat hartzeko denboria be beti dau.
Lan asuntuetan berriz azkeneko astia produktibua izen zan. Baina ez, ondiokan ez dauket lanik. Recruitment ezberdinetara fan nitzen elkarrizketak itxen. Recruitment horreitako batera in nauen bisitan Dun Laoghaire-ra fan nitzen, Dublinetik trenien 25 minutura dauen kostako herri batera. Buelta bat emun nauen herritxik eta portu aldia politxa da, nire Flickr kotuen daz ataratako argazki batzuk.
Baina aurreko asteko egunik inportantiena Symantec multinazionalien euki nauen elkarrizketia izen zan. Han agertu nitzen ni, nire fraka ta alkondara barrixakin (ze klaro entrebistarako ezin nitzen bakero ta kamiseta batekin fan). Lelengo 2 ordutako test tekniko bat euki nauen. Txarto in nauela. Ez dait nun ostia sartu dien MUn ikasitako Networking ta Linux dana. Gero, bazkal ostien, ordu erdiko elkarrizketa bat euki nauen, hau be teknikua! Hor ia mundua jauzi jaten gainera. Nauken de la ostiaoso ondo preparauta elkarrizketa baten itxen dotzuen galdera tipikuak, ta kaka! Elkarrizketa tekniko bat!
Ta bueno, enitzen bape gustora urten elkarrizketatik, baina bueno beste esperientzia bat. Dublinen nauenetik bizitzen nabilen esperientziakin voy sobrau.
Lanan asuntuakin teknikia aldatzia pentzau dot, lelengo taberna, denda ta holako lekutan hasiko naz lana bilatzen, ta behin ingles maila on bat lortzen dotenien ia informatika lanen bila hasiko naz.
Aste hau baina de pingo pasau biot. Gaur lelengo bisitia jasoten dot. Kuadrilako Liher dator bisitan aste beterako. Nire etxien gelditzen da lo itxen, nire gela enanuen. Konponduko gare.
Bestetik nauen etxien gustora nau, baina etxez aldatzia planteetan nabil. Zentrotik urrintxo bizi naz ta klaro, gabaz zerbeza batzuk hartzen gelditxuz gero gero etxera bueltetako taxi bat hartu biher dot ta 12€ kostetan jat. Horregatik nabil pentzetan zentro inguruen etxeren bat bilatzia. Beti moduen DAFTen beitukot. Ta bestela, hau irakurten dabilen batek ezautzen badau norbaitx zentruen etxeren bat libre dauena edo…
Euskal Diasporan asuntuakin dala ta, zeozer banabil itxen (ez askorik baina). Drupal nabil probatzen aber zelan doien asuntua. Lekesan be badabil zeozertan ta berak proposatutakuai be begirada bat emungotzat.
Gaur egun politxa in dau Dublinen ta nik aprobetxetia pentzau ta Brayra fan naz. Dublinetik 20 kilometrotara dauen kostako hiri bat da, 30.000 biztanle ingurukua. Bertan Bray Head (250 m.) izeneko menditxo bat dau ta zekulako bistak daz bertatik.
Dublinetik Brayra fateko modurik onena trenez da, DART (Dublineko trena) bidez. 45 minutu inguruko ibilbidia dau. Behin Brayra helduta, tren geltokitik ezkerretara inez gero hondartzara heltzen zara eta bertatik ia ikusi leike Bray Head mendixa.
Hondartzia harrizkua da, ez dau ondarrik, dana harrixak. Hondartzan pila bat gozatu dot, nahiz ta kriston haixe hotza egon denbora pila bat egon naz itsasuai begira imnotizauta. Lekitto etorri jat burura.
Behin nire tranzetik urten nazenien, mendirutza fan naz. Igoeria ez da bape zaila, baina kontuen eukitxa itxen doten kirol dana ta beti moduen astuen pare hasi nazela igoten, ba apurtxo bat gogorra in jat. Lotsatu ta dana in naz nire egoera fisikua ikusitxa, zeozer in biherko da…
Behin Bray Head puntan ninguela ta arnasa rekuperau ostien, berriro be trance baten sartu naz ta han egon naz mosua igerri be enauen itxen arte, zauen haixe hotzana.
Zeozer jan ta berutza fan naz. Berriro be hondartzara. Hondartzan harritxo batzuk batzen ibili naz. Larraitz zutaz be akordau naz ta harri politx-politx batzuk hartu dotzut. Emungotzut Guatemalatik pasetan nazenien.
Gaur be berriro bota dot faltan nire kamaria ta besteik ez dauketenez mobilan kamara kutriakin ibili naz argazkixak ataraten. Pila bat atara ditxut:
Atzo St. Patric’s Day izan zan Irlandan. Jakingo dozuen moduen Irlandako patroia da St. Patric ta zekulako jaixa izaten da egun hontan.
Jentia berdez janzten da egun hontan ta mozua be pintxetan daue bai Irlandako koloriez, bai shamrock(trebol edo hiruzta) bateaz.
Goixeko hamabixetan parade (desfile) bat egoten da eta bertan egoten da jente dana ikusten. Ordu bat lenau ia jentia egoten da lekua hartuta desfilia lenengo filan ikusi al izateko. Ni be han egon nitzen Donostiako lagun batekin ta español batzukin. Argazki batzuk atara nitxun ni super mobilan kamariaz. Zelan bota nauen faltan atzo nire super kamaria… ai! nun egongo ote da! Fucking Ballymun kids!!
Argazki geixau nire Flickr kontuen.
Egixa esan beste zeozer espero nauen desfilien. Pentzetan nauen folklorikuaua izengo zala. Baina horrek Irlandako desfile bat baino Rio De Janeiroko karnabal emuten zauen! Herrialde desberdinetako jentia urteten zan desfilien, txinuak euren musikakin ta holan… Zeinek daki iual hurrengo urtien zanpantzarrak ikusikoitxugu O’Connell street-etik pasietan!!
Desfilia bastante aspergarrixa in jaten. Hamar bat minutu ikusteko ondo, baina listo geixau ez. Gu ordu erdi bat edo egon gitzen ta gero ia aspertuta zerbezak eraten fan gitzen. Ze azken finien St. Patric’s day hortarako da, moxkortzeko, ta ez desfile bat ikusteko o??
Donostiko laguna, Jaeneko bat ta hirurok fan gitzen Temple Barera moxkortzen. Kriston barriak bota nauen bi xelebre honeikin.
Gero nire pisuko turkua etorri zan gurekin ta jarraitxu in gauen pintak eran ta eran….
Jente dezente ezautu gauen egunien zihar pinta ta pinta artien. Hori bai geixenak españolak. Hau plaga bat da! Edozein lekutan daz españolituak. Jaeneko xelebre horrek esaten zauen moduen, “Ia bale jode! Que no les dejen venir a Dublin que ia somos bastantes!” ta egixa esan bastante plaga dau.
Ez gitxun baina españolak bakarrik ezautu, Holandako neska pare bat be ezautu gitxun. Oso oso jatorrak, bat sobretodo….
Ta hori oso egun politxa izen zan atzokua, apur bat oker bukatu gauen baina bueno ondo!
Ta gaur ba, badakitzue “noches alegreges, mañanas de coca-cola”. Ta bixar lana topetan jarri binaz a tope!
Aste bete baino geixau pasau da azkenekoz idatzi nauenetik ta denbora horretan gauza dezente pasau die.
Pasaporte barrixa ia badauket! Oin ia esan neike dokumentatuta bizi nazela ta egon nazen egoeran egonda asko da. EIREko poliziakin (Garda) be apur bat kantzauta nau ia. Laupabost aldiz fan biher izen naz Garda Stationera ditxozozko report edo denuntzia lortzeko. Ez dotela lortu ondiokan, baina bueno, bialduko duztie holakoren baten. PPS numbera be badauket, oin ia lana bakarrik falta jat. Ondiokan ez dot lortu ezer baina, Dublineko recruitment erdixak badaukie ia nire CVa. Euki nauen elkarrizketa bat, telefonoz izen zan ta sin mas, deituko daue nahi banaue!
Etxien be gustora nabil, jente jatorra, nahiz ta apur bat zikinak izen.
Gaur opari bat jaso dot. Eskoitzatik pakete bat jaso dot. Urdaiazpiko dezente ta txorixo batzuk patatas a la riojana itxeko. Diooo zelan disfrutau bioten txorixo horreik… Janarixa baina ez da jaso doten bakarra pakete hortan. Kamiseta bat be jaso dot, MIHILUZEko kamiseta bat! Aspaldi (aurreko udan edo) Mihiluzera zazpiki bat bialdu nauen ta aurrekuen antza ETB1en bota zauien ta opari moduen kamiseta bat oparitu duztie.
Komerixa batzuk be eukitxut pa variar. Nire arrebiak tabakua bialdu zuzten ta ez zan heldu. Baina aurreko astien karta bat heldu jaten esanaz Dublineko aireportuen reteniruta daukiela. Hasi nitzen kartia itzultzen, astoik be enauen ulertzen, ta abogado ta delito moduko hitzak agertzen zien, uste dot al dan baino tabako geixau bialdu duztela. Ondiokan ez dot ezer in asunto horreaz, baina ia lortzen doten tabakua nireganatzia ze hemen oso oso garesti dau. Ta bestela erretiai itxi bikotzat, berriz!
Horreik ez die izen pasau jaten gauzak bakarrik. Nire azkeneko post-ak zeresan handixa izan dau internet zihar. Euskal Diasporan komunitate bat sortzianak hain zuzen be.
Nire lelengo sorpresia izan zan Sustatu.comen nire proiektu horren inguruan idatzi zauienien. Flipauta gelditxu nitzen. Goiena.neten be idatzi zauien. Hemen hasi zien nire blogeko kontagailuak gorutza. Egun baten 200 bisita jaso nauen. Baina hori bakarrik ez zan izan, nire arridurarako Twitter bidez enterau nitzen Euskadi Irratian ibili ziela Euskal Diaporaren Komunitate horren inguan hizketan. Nire post horrek izan zauen oiartzunak euki zauen bere fruituak. Jentia nirekin kontaktuan jarri zan laguntzeko prest. Japonen bizi dan Lekesan ta Madrilen bizi Arkaitz beste batzun artien.
Nirekin kontaktuen jarri zienen artien, Euskadi Irratiko Arratsaldekoa saiokoak eta Irratia.comekuak daz. Bi irrati honeitan izen naz Euskal Diasporan Komunitatean inguruan berba itxen. Hemen bi elkarrizketak:
Euskadi Irratia
Irratia.com
Beste irrati baten be agertu zan Euskal Diasporan Komunitate hau sortzian beharra. Patxi Gaztelumendik Info7n daukon tarte baten hain zuzen be. Hemen audioa:
Info7
Asunto dan honek euki dauen oiartzunakin benetan, flipetan nabil, enauen uste hainbeste zabalduko zanik. Baina bueno, Euskal Diasporan Komunitate horren sorkuntzarako oso oso ona izen da ta hemendik eskerrak nire post hori zabaldu dozuen danoi eta nirekin kontaktuan jarri zarien danoi, benetan Eskerrik Asko!
Bueno ba aber batzen garen lantaldetxo bat (ia bagaz hiruzpalau) ta komunitate hori sortzen douen. Ta badakitzue norbait interesauta badau gai hontan eta laguntzia nahi badau, nahiz ta laguntza txikina izan, jarri nirekin kontaktuan blog honen bitartez. Hortarako atal berri bai sortu dot ‘Euskal Diaspora‘ dauko izena eta bertan formulario bat dau nirekin kontaktuen jartzeko.
Dio! zelako txapadia soltau doten ez? Hurrenguen iual post pare baten banatu biherkot….
Gaur hasi dot berriro be nire EIREko abentura. Gaur heldu jat pasaporte barrixa ta ia dokumentazino dana dauket berriz.
Beraz ia gauzak bere bidetik doiez, ta espero dot ez eukitxia beste atzerapenik.
Atzo aldatu nitzen etxe barrira ta ondiokan situetako aguro bada be, pentzetan dot azkar moldatuko nazela etxe berri hontara. Gela txikitxo bat dauket, ta atzo trasto danak ekarri ostien, in nauen lelengo gauzia gelia personalizetia izen zan. Ekarri nauen argazkixekin kolage bat in nauen ta KatxiBuru Konpartsai bere lekutxua be in notzen. xD
Etxia oso ondo dau, eta bertan bizi dan jentia (oin arte ezagutu dotenak) jatorra. Etxeko gauzarik onena da, dauketela bezino batzuk oso-oso jatorrak (bat bereziki) ta euren internet konexinua “konpartitzen” dauiela!
Gaur hasi naz lana topetan, libraryra fan naz eta bertako WI-FIra konektau eta hor hasi naz jo ta fuego curriculumak bialdu ta bialdu. Ta justo hortan nabilela, mobilera deitxu dustie, ta zein izengo oten zan ta recruitmen (lan poltsak edo…) batetik deitzen zauien esanaz nire CVa jaso dauiela ta ez dakit ze geixau. Ez dakit ze geixau, ze ez dotzat astoik bez ulertu! jeje. Hasieran sorry? sorry? esaten notzen baina bukaeran ia, yes, yes, ok! badaukie nire kontaktua osea ke eskaintzaren bat badau niretzat deitxuko daue.
Dio! zelako zaila dan telefonoz inglesa ulertzia!
Ta bueno ba aber suertia dauketen lanakin ta azkar urteten jaten zerbait, ze hemen diruak hegaz itxen dau! Ta diru barik gelditzen banaz Eskoitzara bueltau binaz ta oingoz behintzat ez dauket gogoik!
Gaur, azkenien, kreditu txartelak heldu jat eta ia dirua dauket. Mobil bat be erosi dot Motorola K1.
Etxiana be ia lotuta dauket, datorren asteazkenien etxez aldatzen naz. Etxia oso ondo dau, leku seguru baten eta zentrotik oingua baina apurtxo bat hurbiltxuau. Oin aber inguruen lan bat topetan doten…
Lana topetako baina ondiokan ez dauket errez. Curriculumak bialtzen hasiko naz baina PPS number-a biher dot lanien hasteko, eta zenbaki hori lortzeko lenengo nire pasaporte berrixa euki biher dot. Aste bi esan zuztien enbajadan, baina badakit nik zenbat tardetan dauien asunto horreik…
Ia ke oingoz ez daukoten zer ein, aste hontan ekitza batzuk daz Dublinen “International Week of Solidarity with the Basque Country” dalako ta parte hartu bikot. Zapatuen kontzentrazino bat dau GPO parien ta ni han egongo naz jentia ezautu eta Dublin Basque Committeetaldekuei apoiua emuteko. Azkeneko astietan Euskal Herrixen pasau dien gauzen inguruen informatzeko ekintza bat izengo dala be pentzetan dot.
Ta hori gutxinaka-gutxinaka badoiez gauzak zuzentzen, hemendik aste betera edo berriz hasteko moduen egongo naz. Bitxartien… CARPE DIEM!!!
Gaur 24 urte Josebak eta Elbirek ume bat izan zuten Arrasateko ospitalean…. bla, bla, bla….
Bai gaur nire eguna da. Nire bizitzako lelena etxetik urrin pasetan dotela. Gaur espero nauen Irish postmanak erregalotxo bat itxia ta nire kreditu txartelak ekartia, baina ez da holan izen. Ez dot bape ondo hasi eguna, esperantza txiki bat nauken gaur dirua eukiko nauela ta nire housemates-ekin fatia moxkortzen, baina ezer. Iual prestamotxo bat ingo dustie zerbeza batzuk erateko, ez jat gustetan prestamuak eskatzia baina….
Eguna ez dotenez oso ondo hasi, situazinuai buelta emutia pentzau dot. Nire aman gaileten errezeta hartu eta TESCOra fan naz erosketa batzuk itxen. Enakixen zelan urtengo zien hemen daukouen laba kutriaz baina bueno. Hemen emaitza:
Ta bueno, ia eguna hobeto doia. Azkenien, ke kojones! nire eguna da ta ez dot pasau biher nire urtebetetzia amargauta ez?
Hau idazten nabilela beste berri on bat jaso dot. Atzo ikusten egon nitzen etxeko inkilinuak emilio bat bialdu dust esaten ni aukeratu nauela euren etxera fateko! Ia badauket etxe berri bat, leku seguru baten, ta jente jatorrakin. Gelia ez da marabila bat (egixa esan oin daukotena baino hobia da) baina behintzat seguro sentiruko naz kaletik. Hau da gelia
Nik dauket nik suertia, etxe bat besteik ez dot ikusi ta… TAKA! nire lagun Joxe Bi Gramok esango zauen moduen: lehenengozkoan benzidoa!
KatxiBuru Kideak be akordau die nitaz ta ia ohittura bihurketan dabilen lez, Goiena.net-en zorion agur bat jarri duztie. Katxondeua ezin zan falta zorion agurrien… jejeje.
Etxekuekin be in dot berba Skype bidez ta kostau jat malkuak eustia ze nire depre momentuen ninguen… baina ondo! Mila esker!
Ia, datorren astien ia gauzak zuzentzen doiezen ta gutxinaka-gutxinaka lekutxua itxen noien hemen.
Ezin zauet gonbidatu zerbeza batera nire eguna ospatzeko baina oparitxo bat itxikotzuet; nire aman gaileten errezeta.
Besterik barik, eskerrik asko gaur nitaz akordau zarien danoi eta take care!!
Gaur izan da nire azkeneko eguna EMUNen. Urtebete pasatxo egon naz bertan lanien, informatikari moduen. Oso ondo tratau naue eta asko ikesi dot, hau izen baita lenengo lana euki dotena informatikari moduen. Giro oso ona euki dot lanien ta informatikan egoten dien arazo danetaz gain oso-oso gustora egon naz.
Eskerrak emun bihar dotzat EMUNkide danei, Goisolutions-eko Asier ta Yagoi eta ezautu doten jente danai. Mila esker benetan.
Gaur bizitzako etapa bat bukatu dot, eta beste bat hasten dot. EIREra noia bizimodu berri bat hastera. Blog hontan idatzikot bertako bizipenak eta nire Twitter kontuari ere sua emango dotzat microbloginga erabiliz.
Hasi da iada atzerako kontaketa. 34 egun besteik ez jat falta Irlandako esperientzia hasteko. Egunen kontaketa hori itxeko, alboko menuan, goian, atzerako kontaketa bat jarri dot.
Dublinera noia, denbora da bertara fatia pentzau nauela baina oin dala gutxi arte ez dot egunik jarri, oin ia badauket eguna, Otsailak 6.
Hasiera baten azaro aldera fan binitzen, baina diru falta zala eta lanien (EMUNen) gelditzeko aukera emun zuztiela, ba atzeratu in nauen. Gero udaberri aldera fatia pentzau nauen, baina Dublinen dauen lagun batekin hitzegin ostien, otsaila hasieran fatia erabaki nauen etxe batzuk libre gelditzen die eta.
Esperientzia hau niretako onuragarrixa izengo dala pentzetan dot, inglesa ikasteko, gizarte arrotz baten bizitzen ikasteko, ni neu aurkitzeko (xD)… azken finien bizitzatik ikasteko.
Blog hau hasiera baten Irlandako bizipenak kontetako zan, bertan pasetan jaten gauzak kontetako eta lagun eta familixiak nire berri izateko. Azkenien beste gauza batzutarako be erabili dot, baina atzerako kontaketa zerora heltzen danian gehixen bat Dublineko esperientzian inguruen idatzikot.
Goguak dauket Irlandako esperientzia hau hasteko, ea laster pasetan dan hilabete hau.