Danbolinerokua

Eskoitzar Baten Gora-beherak
  • Home
  • Argazkiak
  • Bideoak
  • Android Euskeraz
  • Honi buruz
Switcher

Archive

Archive for the ‘Informatika’ Category

Nexus One baten zozketa

April 22nd, 2010
No comments

Bada ixa urtebete Android erabiltzailia nazela, ta urtebete hortan lorak besteik ez dauket sistema eragile honentzat. Mobilai barriz potentzia pixkat gehixau eskatuko notzen, ta momentu hontan Googleek ataratako Nexus Onea da hardware aldetik onenetariko bat.

Nexusa lortzeko aukera ona dauket El Androide Libre blogan bitxartez. Zozketa bat montau daue, ia suertia dauen ta behinguarren holako zozketa baten zeoze toketan jaten…

El Androide Libre

El Androide Libre

El Androide Libre bloga sortu zanetik ezautzen dot, ta egixa esan Android munduan inguruen dazen blog onenetariko bat da nire ustez, artikulu interesgarrixak, aplikazinuen inguruko informazioa,  hau moduko zozketak… :P

Beno, ba ia suertia dauketen zozketan!!!

—————-
El Androide Libre

Zabildu

Android, Informatika Android, elandroidelibre, google, nexus, nexus one, zozketa

Android+VoIP

February 28th, 2010
No comments

Badie hilabete batzuk mobileko fakturia nahi baino gehixau ordaintzen nabilela. Baina azkeneko hilabete hontan ezta holan izen.

Lagun batek gomendatuta nire HTC Magic mobilien al doten einien VoIP erabiltzen dot, eta honek mobileko gastua dexente bajau dust.

Android sistema eragilia daukon mugikor baten VoIP rabiltzeko bi gauza besteik ez die biher:

  • VoIP aplikazio bat.
  • VoIP zerbitzua emuten dotzun konpaiñia bat.

Lelengo gauzia VoIP zerbitzua emuten dauen konpañia bat topetia da. Asko daz, ezagunenen artien Skype dau, nik berriz 12voip erabiltzen dot, interneten topautako merkienetarikua da. Ez da kontraturik siñatu biher ez ezer, “prepago” da. 12voip-n 10 eurotako kreditu minimoko kargua ein bida.

Tarifak honeik die:

  • Estatuko telefono fijuetara deiak: DOHAIN.
  • Estatuko mugikorretara deiak: 0.050 €\minutuko
  • SMSak: 0.075 €
  • Deiaren ezarpena: 0.039 €

Vodafonena (nik daukoten tarifak) berriz:

  • Estatuko mugikor eta fijotara: 0.18 €\minutuko
  • SMS: 0.15 €
  • Deiaren ezarpena: 0.12€

Diferentzia bastante handixa da batetik bestera.

Behin VoIP zerbitzua emuten dauen konpaiñia bat topauta, VoIP bezero bat biher da. Nik Androiderako Sipdroid erabiltzen dot. Kode irekiko aplikazio bat da, eta oso errexa erabiltzen.

sipdroid-qr

Konfigurazioa errexa da:

sipdroid1 sipdroid2sipdroid2sipdroid4

Sipdroid barruan “Settings” atalera fan ta bertan “SIP Account Settings”, behin hor sartuta, VoIP zerbitzuko erabiltzaile izena, pasahitza eta zerbitzaria sartu.

Behin VoIP bezeroa konfiguratuta, VoIP deiak itxeko ze internet konexio erabiltzia nahi duzun esaten diozu, hau “Call Options” barruan itxen da. Nik oingoz WIFI bakarrik erabiltzen dot deiak itxeko, baina nahi izanez gero 3G konexioa ere erabili al da. Hori bai, kontratatua dauketzun telefonia konpañiak VoIP konexioak erabiltzen uzten dotzun jakin behar dozu. Niri adibidez Vodafonek ez dust izten, baina bueno, noizbaitx erabili izan dot ta ejat ezer pasau…

WIFIa aukeratu badozu VoIP deiak itxeko, behin Androidean WIFIa aktibauz gero, Sipdroid logeatu itxen da eta hortik aurrerako dei guztiak VoIP bidez ingo die. WIFIa desaktibatzerakuen, berriz Sipdroid kentzen da eta deiak kontratatutako telefono konpañikin itxen die.

Guzti hau telefono dei normal bat moduen itxen da, hau da, ez dauketzu Sipdroid aplikaziora sartu biherrik, mugikorrak berak dauken telefono aplikazioarekin itxen die deiak.

Sipdroid konfirutzako pausuekin bideo bat sortu dot:

————

12voip.com

sipdroid

Zabildu

Android, Informatika, Orokorra Android, VoIP

Android aplikazioak

July 24th, 2009
1 comment

Astebete da HTC Magic bat erosi nauela, ta aste dan hortan trasteetan ibili naz mobilakin, aplikazio ezberdinak instalau, ROMak aldatu, root baimenak gaitu…

Ta azkenien itxura honekin itxi dot:

MyAndroidMyAndroid2

Asko gustau jat Android sistema eragilia. Aurretik Windows Mobiledun mobil bat nauken ta egixa esan ejaten bape gustetan.
Oso ondo erantzuten dau hatzamarren mugimenduei ta bastante azkarra pentzetan jat.
iPhoneai konpetentzia latza urten jako, kontutan hartuta gainera Android software libria dala.

Astebete hontan aplikazio pila bat probau ditxut, hemen gehixen gustau jatenak:

Aplikazioak:

  • Advanced Task Manager: Zabalik gelditzen dien aplikazioak sarratzeko eta holan memoria liberatzeko. Androidek bestela ez dau ekarten holako aukerarik “de serie”.
  • ASTRO: Mugikorreko eta SD tarjetako artxibo eta karpetetatik nabigatzeko aplikazioa.
  • APNdroid: Datu planik kontratatuta ez badauketzu, aplikazio honekin 3G konexioa aktibau edo desaktibau in zeinke.
  • AppManager: Aplikazioak desinstalatu eta eta SDan gordeta dauketzun aplikazioak instaletako. Mobilien instalautako aplikazioen .apk(instalatzailea) artxibua SD tarjetara exportatzeko aukera be emuten dau.
  • Beelicious: Gure del.icio.us kontuan gordeta daukouen laster-markak administratzeko.
  • Bluex: HTC Magic-an bluetootha kapauta dator, hau da, ezin dozu artxiboik bialdu ez jaso. Programa honekin arazo hori konpontzen da. ROOT baimenak biher ditxu artxibuak jasoteko, bialtzeko ez.
  • eBuddy: MSN, GTalk, Facebook… soportatzen dauen bat-bateko mezularia.
  • ixMAT Scanner: QR Code, DataMatrix Code eta 1D barcodiak irakurteko.
  • NewsRob: GReader-ekin sincronizatzen dan RSS irakurgailu bat.
  • Power Manager: Mobileko elemtuen erabilera administratzeko eta holan bateria gutxiau gastetako.
  • Twidroid: Twitter bezero bat.
  • YouTube Downloader: Youtube-etik bideuak deskargatzeko mp4 formatuan.
  • Voice recoder: Ba hori, ahotsa grabetako.
  • PhoneRecorder: Mobiletik itxen dozun eta jasoten dozun deiak grabetako.
  • Buddy Runner: Korrikan, bizikletan, oinez ibiltxen zarenerako. GPSia erabilitxa itxen dozun rekorridua grabetan dau eta gero Buddy Runner-eko perfilera igoten dau datuak estadistikak iñaz.
  • Compass: Iparorratz edo brujula bat.
  • Document viewer: Office dokumentuak ikusi eta editatzeko.
  • JETCET PDF: PDF dokumentuiak ikusi ahal izateko.

Widgetak:

  • BatteryLife: Bateriaren maila ehunekotan ikusteko. Bateriaren tenperatura be emuten dau.
  • Bluetooth OnOff: Bluetootha piztu edo itzaltzeko.
  • WiFi OnOff: Wi-Fia piztu edo itzaltzeko.
  • GPS OnOff: GPS antena pizteko edo itzaltzeko.
  • Weather Forecast: Momentuen zazen lekuko eguraldixa jakiteko.
  • MoonPhase: Ilargixa ze fasetan dauen esaten dotzu.
  • Digital Clock: Erloju digital bat.
  • Beatiful Home Widget: Weather Forecast eta Digital Clock widgetak baten. Oso ondo dau, baina egualdixa emutekotan ez dust ez Eskoriatza ez Gasteiz topau.

Txorradak eta jokuak:

  • Metal Detector: Mobilak integrauta daukon brujuliai esker metala detektatzen dauen aplikazio bat.
  • Scouter: Dragoi Bolako “Espazioko Gerlariek” etsaian burruka maila neurtzeko zaukien makinian emuladore bat. Sin mas txorrada bat, tontuena itxeko. ;P
  • Shazam: Adibidez taberna baten abesti bat jartzen daue ta ez dakitzu zer dan, ba aplikazio honek entzun itxen dau ta sarian bilatzen dau ze abesti dan.
  • Tetris: Joku mitikua.

Zabildu

Informatika Android, HTC Magic

Older Entries
RSS jarioak
photo
JGabiMark
Eskoriatza , Euskal Herria , 20540

Zer da hCard?


Android Euskeraz
Egunkaria libre

Azkeneko sarrerak

  • Android Euskeraz Albisteak 2.0 saioan
  • Android euskeraz PreAlpha
  • Android euskeratzen
  • Nexus One baten zozketa
  • Android+VoIP
  • Egunkaria libre!
  • Android aplikazioak
  • Twitter mosaikoa
  • Zeozer egosten ari da Eskoitzan…
  • Ni patria, ni bandera!

Etiketak

Android AndroidEuskeraz Apple Belfast dublin EIRE elgeta eskoitza eskoriatza euskal euskal diaspora euskal herria euskal komunitatea euskara ezinean firefox flock Free18/98 gasteiz gasteizko gaztetxea hegoaixe iAlertU ikus-entzunezkoa internet explorer intxorta iPhone Ireland ireland experience irlanda leihaketa lokalizazioa mac macbook MacOSX opera safari slide 2 unlock tenis The Ireland Experience topagunea trotamusik txorrada Umorea windows mobile wordpress

JGabiMark 2.0

  • Facebook
  • Flickr
  • Jamendo
  • MySpace
  • Twitter
  • Youtube

Loturak

  • Appleberri
  • Axtroki Argazki Taldea
  • Gaztelumendi
  • Hegoaixe
  • Javi Martinez 24
  • Klik Bikoitza
  • Teknopata
  • Txapela buruan eta…

Meta

  • Log in
Add to Technorati Favorites

Gora
Danbolinerokua 2007-2010
Blog hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.
Diseinua: mg12.