Danbolinerokua
           Eskoitzar Baten Gora-beherak

AhoTTS, euskarazko testu-ahots bihurgailua

martxoa 22nd, 2008 JGabiMark

Gaur aplikazio oso interesgarri bat aurkitu dut interneten nenbilela. Zabaldu.comen izan dut honen berri, Xurikenek zabaldu du berri hau.

Aplikazio honek, 500 karakteretako euskarazko testu bat, mp3 formatura itzultzen dizu.

Euskal Herriko Unibertsitateko Aholab laborategia da aplikazio honen garatzailea.

Xurikenek egin ditu froga batzuk. Nik ere egin dut nirea iada. Post hau pasatu dut ahots bidezko irakurketara.
Hemen emaitza:
Download ahotts.mp3

AhoTTS

Euskal Diaspora

otsaila 29th, 2008 JGabiMark

Bada ia denbora buruan proiektutxo bat daukadala bueltaka. Web gune bat hain zuzen ere.

Web gune honen helburua Euskal Herritik kanpo bizi diren euskal herritarren bilgune izatea da. Elkarren artean lagundu, ezagutu eta kontaktua izateko.

Euskal Herritik kanpo bizi garenak asko gara eta oso lagungarria da zauden herrialdean euskal herritarrak daudela jakiteak eta laguntza behar izanez gero izango duzula jakiteak.

Españolek badaukate euren komunitatea interneten eta arrakastatsua da gainera. Spaniards.es da web gunea eta Eneko izeneko nafar batek kudeatzen du.
Web gune honen formatua foro baten antzekoa da. Erabiltzaileak daude eta erabiltzaile batek galdera bat egiterakoan, besteak erantzuten doaz, aurrekoaren erantzunaren azpian idatziz. Wiki bat ere badaukate. Wikian, adibidez, herrialde batean lan egin ahal izateko ze pausu eman behar dituzun eta horrelako gauzak idazten dituzte. Nire ideia antzerako zerbait egitea da.

Spaniards.es komunitatean nik ere bere momentuan izena eman nuen Eirera etorri aurretik piskat enteratzeko. Baina arazo batzuk izan nituen komunitate horretako erabiltzaile batzuekin. Nire perfila egiterakoan ez nuen nire herrialdea, hau da Euskal Herria, aurkitu eta interneten askotan erabiltzen dudan moduan Antartida jarri nuen nire herrialde bezala. Hori erabiltzaile fatxilla batzuei ez zitzaien gustatu eta nire kontra hasi ziren. Esan beharra dut beste batzuk ere nire alde agertu zirela eta gerora nik egin nuen bezala baja eman zirela komunitate horretan.

Hor hasi nintzan euskal komunitate bat sortzeko ideiarekin.

Hasiera baten Ruby On Rails-en egitea okurritu zitzaidan. Ez daukat ideiarik ere ez. Horrela web gunea egiten noan einean ikasi egingo nuen. Hasi nintzen Ruby On Rails-en inguruan informatzen, baina ez naiz oso autodidakta eta azkenean alde batera utzi nuen.
Gero okurritu zitzaidan Spaniards.eseko kudeatzaileari galdetzea ea web gunearen eskeletoa pasa al zidan, ondo iruditzen bazitzaion… baina keba, pasatu zena eta gero ez nuen nahi komunitate horrekin zerikusirik izan nahi.

Azkenean pentsatu dudana izan da, ia eginda dauden aplikazioak erabiltzea. Badaude hortik foro formatuko php web guneak eginda eta agian hori izan daiteke aukerarik onena. Diseinua zerbait aldatuta noski, ze ikusi ditudanak ez zaizkit gustatzen.

Ez dakit aukerarik onena izan daiteken php foro horiena, horregatik aholkua behar dut. Norbaitek zerbait aholkatzen dit?

Laguntza ere behar izango dut, gehien bat diseinu aldetik, ez bainaiz diseinuaren eta CSSen lagun… :P
Norbait laguntzeko prest badago ongi etorria izango da. Hori bai imajinatzen duzuen moduan, por amor al arte izango zen. :P

Ba hori, norbait laguntzeko prest badago jakinarazi eta ikusiko dugu ea proiektu hau martxan jarri al daiteken.

BloggerSnap: Atara argazki bat!

urtarrila 17th, 2008 JGabiMark

Gaur herramintxa kurioso bat topau dot. Ez dotzat erabilgarritasun askorik hartzen baina bueno, frogatxo bat itxeko jarri dot alboko barran.

BloggerSnap-ek emuten dauen zerbitzu bat da. Zure bloga ikusten dabilenak webcam bat eukiz gero argazki bat atara al dau eta blogien bertan ikusten da.
Hiru aukera dauketzu, bi ordainduta die ta bat doan. Ordainduta dienak aukera geixau emuten dau baina eztot uste ordaintzia merezi dauenik. Hemen hiru aukerak:
bloggersnap

In bihar dan bakarra da izena emun eta gero HTML kode bat emuten dotzu zure weborrixan jarteko.

Ba hori, ez da herraminta oso erabilgarrixa baina txorradila moduen ondo dau.

Nik in dot froga bat eta ondo dabil.

Non? | BloggerSnap

Wordpress plugin bat: detektatu nabigatzailea eta sistema eragilea

urtarrila 9th, 2008 JGabiMark

Plugin interesgarrixa gaur aurkitu dotena. Browser Detection Plugin dauko izena ta erabiltzaile batek iruzkin bat itxerakuan, ze nabigatzaile eta ze sistema eragile erabiltzen ari zan esaten dizu. Iruzkin baten ostien jasotzen da informazio hori.
Browser Detection

Plugin hau zure blogean jartzia nahi bozue, pauso honeik jarraitzia besteik ez daukotzue:

  1. Plugina deskargatu.
  2. sniffer.php fitxategia wp-content/plugins karpetan sartu eta Pluginak menutik aktibatu.
  3. Browsers karpeta, Wordpresseko erro-direktoriora (hitz honek existitxen dau??) kopixau, holan nabigatzaileen eta sistema eragileen ikonoak agertuko dira.

Behin plugina instalauta, norberak aukeratu bidau nun nahi dauen nabigatzaile eta sistema eragileen informazio hori agertzia. Hortarako comments.php fitxategia aldatu biher da. Aukeratutako lekuen <?php pri_print_browser(”", ” sistema eragilean”, true, ‘erabiltzen’); ?> kodea idatzi.

pri_print_browser funtzioai true booleanua pasauz gero nabigatzaile eta sistema eragileen ikonoak agertzen die. False jarriz gero ez.

Informazio gehiago | hemen

iAlertU: Macbook-arentzako alarma sistema

abendua 19th, 2007 JGabiMark

Bada aste bete Leopardekin ari naizela lanean eta denbora hontan, handik eta hemendik ibili naiz begira Mac OS X sistema eragilerako softwarea bilatzen. Progama berezi batekin egin nuen topo, iAlertU.

Programa honek Macbook eta Macbook Pro eramangarrietan, alarma sistema bat bezala funtzionatzen du. Ordenagailuak daukaten mugimendu sensorez baliatzen da, zure Macbookeko mugimenduak detektatzeko eta kotxeen antzeko alarma jotzeko. Teklatua sakatuz edo xagua mugituz ere alarmak jotzen du. Alarmak jotzen jarraituko du ahalik eta pantaila ixten denerarte. Alarma aktibatu eta desaktibatzeko, Macbookek ekartzen duten Apple Remote urruneko agintea erabiltzen da.
Gauza oso kuriosoa dauka, alarma jotzen hasten den momentuan, iSight kamera erabiliz, argazki bat ateratzen du eta e-mail bidez bidaltzeko aukera ematen dizu. Horrela, zure ordenagailuan enredatzen nor ibili den jakin zenezake.

Hemen programaren irudi batzuk:

alertPanel cameraPanel
generalPanel menu
Irudiak: iAlertuU

Bideotxo bat ere badaukat, iAlertU nire Macbookean frogatzen.

Norberaren ordenagailuan edonor trasteatzen ibiltzea nahi ez dutenentzat erabilgarria benetan! xD

Informazio gehiago | iAlertU

Bihurtu zure Windows Mobile, iPhone baten

abendua 15th, 2007 JGabiMark

Modako mugikorra da iPhonea. Gurera oraindik ez da heldu, baina badira eskuartean izan dutenak.
iPhone bat nahi baduzue eta ordaintzeko dirurik ez badaukazu, hemen daukazu alternatiba bat.

Windows Mobile bat iPhone batean bihurtzeko tresna ekartzen dizuet gaurkoan. Prozesu oso errexa ondoren azalduko dudana.

Nire mobilean egin dut froga. Itxura normala hau da. Eta itxura aldatzeko programarekin hau.
Prozesua oso erreza da.

  1. Jeitsi fitxategi hau.
  2. Deskonprimitu.
  3. launcher.exe, config.ini eta GFX karpeta zure mugikorrera kopiatu.

Behin hori eginda, launchr.exe fitxategia exekutatu eta zure mobilak iPhonearen itxura hartuko du. Botoi denek ez dute ongi funtzionatzen. Hori konpontzeko config.ini fitxategia aldatu behar da, zure mugikorreko aplikazioetako pathak jarrita.
config.ini Irudian ikusten da config.ini fitxategia. Adibidez, egutegiko botoia ez badabil, calendar= \zure mugikorreko egutegiaren patha aldatu behar duzu, eta horrela errorea ematen duten botoi denekin .Botoietako irudiak aldatzea nahi izanez gero, GFX karpetan dauden irudiak ordezkatu behar dira, horrela zuk nahi duzun itxura eman al diozu.

Orain Slide 2 Unlock aplikazio deskargatu behar duzu iPhonearen blokeatze pantaila izateko. .cab fitxategi bat da, beraz exekutatu zure mugikorrean eta instalatu egingo duzu.

Esandako dena eginda, badaukazu iPhone bat! Egia esan ez maravilla bat, baina proba egiteko ondo dago. Nik behin instalatuta eta lagunei erakutsita ez dut berriz erabili, memoria asko jaten dit eta.

Hemen nire mugikorra aplikazio honekin martxan.

Prozesu osoa inglesez.

Sagartxoari KOXK!!

abendua 13th, 2007 JGabiMark

Aurten nire etxera Olentzero ohi baino lehenago heldu da. Sagar zuri ta txiki bat ekarri dit. Macbook bat.

Egia esan kostatu zaio e? Hasiera batean 3 egunetan etxean izan behar nuen baina azkenean aste bete gehiago behar izan du.
Baina bueno, azkenean heldu da!!

2.2 GHz-ko Intel Core 2 Duo prozesagailu bat dauka, 2 GB RAMekin. MACarekin batera Mighty Mouse inhalanbriko bat eta funda bat eskatu ditut.

Lehenengo inpresioa kaña bat da, diseinua asko zaintzen dute Apple-ekoek (jakina dan moduan). Behin piztuta eta Leopardekin lanean hasita, piskat kostatu zait ohitzea, nahiz eta aurretik ibilia izan naizen MAC OS X sistema erabilerekin, baina egia esan, oso gutxi.

Hemen argazki batzuk.
Macbook
Macbook2
Macbook3

gehiago…

Bideotxo bat ere egin dut iMovie erabilita.

Beraz ia esan dezaket switcher bat naizela.
iTxefo

Danbolinerokua eta web nabigatzaileak

abendua 6th, 2007 JGabiMark

Gaur proba batzuk egiten ibili naiz Danbolinerokua web nabigatzaile ezberdinetan bistaratzen.

Bost nabigatzaile desberdinekin egin dut proba: Firefox, Safari, Internet Explorer, Opera eta Flock.

Firefox 2: Nire nabigatzaile kuttuna. Ez dut inongo arazorik izan.
firefox

Safari 3: Inongo arazorik ez.
safari

Flock: Gaur ezagutu berri dut. Ez dut arazorik izan.
Flock

Hemen hasten dira arazoak.

Internet Explorer 7: Ez du alboko menua bistaratzen, Atalak bakarrik ikusi al dira. Eta iruzkinak egiterako momentuan ez du webcam bidezko edo audio-iruzkinak egiten uzten.
iexplorer

Opera9: Internet Explorer-arekin gertatu zainda bezala, ez du alboko menua bistaratzen. Eta blog-eko koloreak ere ez ditu errespetatzen.
opera

Beraz, badakizue Danbolinerokua.com bistaratzeko nabigatzailerik onenak Firefox eta Safari dira. Zuek aukeratu gustokoen daukazuena, baina mesedez ez erabili IE edo Opera.

Nork nahi du iPhone bat…..

abendua 5th, 2007 JGabiMark

Norbaitek iPhone bat nahi al du?
Ez, ez daukat iPhone-ik oparitzeko (nahi bai!), gaur leihaketa baten berri izan dut eta parte hartzeko gonbidapena luzatzen dizuet. Egizue klik lotura hontan eta sartu zuen datuak parte hartzeko. Nahi izanez gero alboko barran jarri dudan irudian klik eginez gero ere hartu dezakezue parte.
Hau dena nik zuei esateak arrazoi bat dauka noski, hemen jarri ditudan loturen bidez izena ematen duzuenok, laguntzen ari zarete aukera gehiago izan dezadan irabazteko. Zuek ere badakizue, izena ematen duzuenean ematen dizueten lotura zuen kontaktuei pasa!
Kontuan izan bi iPhone zozketatzen direla, bat irabazlearentzako eta bestea bere lagun batentzako. Beraz… gogoratu nitaz! ;-)

Nire sagartxo berriaren esperoan…

abendua 5th, 2007 JGabiMark

Aurreko txorrada ta gero….

Gaur nire aurreikuspenen arabera nire sagartxo berria jaso beharko nuke lanean. Apple-ekoek 3 egunetan nire eskuetan izango nuela esa zidaten, baina astelehenean e-milio bat jaso nuen beste jasotze data batekin.

Beraz hemen nago noiz helduko zain…
Ea lehenbaitlehen heltzen den eta nire macabentura hasten dudan.

Hemen jarriko ditut nire “jostailu” berriaren argazki eta agian bideotxoren bat.

Twitter


follow JGabiMark at http://twitter.com

Musika


Add to Technorati Favorites


Creative Commons License
Lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.