Danbolinerokua

Eskoitzar Baten Gora-beherak
  • Home
  • Argazkiak
  • Bideoak
  • Android Euskeraz
  • Honi buruz
Switcher
Hasiera > Android, Informatika, Orokorra > Android+VoIP

Android+VoIP

February 28th, 2010
Iruzkinetara joan Idatzi iruzkin bat

Badie hilabete batzuk mobileko fakturia nahi baino gehixau ordaintzen nabilela. Baina azkeneko hilabete hontan ezta holan izen.

Lagun batek gomendatuta nire HTC Magic mobilien al doten einien VoIP erabiltzen dot, eta honek mobileko gastua dexente bajau dust.

Android sistema eragilia daukon mugikor baten VoIP rabiltzeko bi gauza besteik ez die biher:

  • VoIP aplikazio bat.
  • VoIP zerbitzua emuten dotzun konpaiñia bat.

Lelengo gauzia VoIP zerbitzua emuten dauen konpañia bat topetia da. Asko daz, ezagunenen artien Skype dau, nik berriz 12voip erabiltzen dot, interneten topautako merkienetarikua da. Ez da kontraturik siñatu biher ez ezer, “prepago” da. 12voip-n 10 eurotako kreditu minimoko kargua ein bida.

Tarifak honeik die:

  • Estatuko telefono fijuetara deiak: DOHAIN.
  • Estatuko mugikorretara deiak: 0.050 €\minutuko
  • SMSak: 0.075 €
  • Deiaren ezarpena: 0.039 €

Vodafonena (nik daukoten tarifak) berriz:

  • Estatuko mugikor eta fijotara: 0.18 €\minutuko
  • SMS: 0.15 €
  • Deiaren ezarpena: 0.12€

Diferentzia bastante handixa da batetik bestera.

Behin VoIP zerbitzua emuten dauen konpaiñia bat topauta, VoIP bezero bat biher da. Nik Androiderako Sipdroid erabiltzen dot. Kode irekiko aplikazio bat da, eta oso errexa erabiltzen.

sipdroid-qr

Konfigurazioa errexa da:

sipdroid1 sipdroid2sipdroid2sipdroid4

Sipdroid barruan “Settings” atalera fan ta bertan “SIP Account Settings”, behin hor sartuta, VoIP zerbitzuko erabiltzaile izena, pasahitza eta zerbitzaria sartu.

Behin VoIP bezeroa konfiguratuta, VoIP deiak itxeko ze internet konexio erabiltzia nahi duzun esaten diozu, hau “Call Options” barruan itxen da. Nik oingoz WIFI bakarrik erabiltzen dot deiak itxeko, baina nahi izanez gero 3G konexioa ere erabili al da. Hori bai, kontratatua dauketzun telefonia konpañiak VoIP konexioak erabiltzen uzten dotzun jakin behar dozu. Niri adibidez Vodafonek ez dust izten, baina bueno, noizbaitx erabili izan dot ta ejat ezer pasau…

WIFIa aukeratu badozu VoIP deiak itxeko, behin Androidean WIFIa aktibauz gero, Sipdroid logeatu itxen da eta hortik aurrerako dei guztiak VoIP bidez ingo die. WIFIa desaktibatzerakuen, berriz Sipdroid kentzen da eta deiak kontratatutako telefono konpañikin itxen die.

Guzti hau telefono dei normal bat moduen itxen da, hau da, ez dauketzu Sipdroid aplikaziora sartu biherrik, mugikorrak berak dauken telefono aplikazioarekin itxen die deiak.

Sipdroid konfirutzako pausuekin bideo bat sortu dot:

————

12voip.com

sipdroid

Zabildu

Android, Informatika, Orokorra Android, VoIP

Iruzkinak (0) Trackbacks (0) Idatzi iruzkin bat Trackback
  1. Ez dago iruzkinik.
  1. No trackbacks yet.
Arpidetu iruzkinen jarioetara



Nexus One baten zozketa Egunkaria libre!
RSS jarioak
photo
JGabiMark
Eskoriatza , Euskal Herria , 20540

Zer da hCard?


Android Euskeraz
Egunkaria libre

Azkeneko sarrerak

  • Android Euskeraz Albisteak 2.0 saioan
  • Android euskeraz PreAlpha
  • Android euskeratzen
  • Nexus One baten zozketa
  • Android+VoIP
  • Egunkaria libre!
  • Android aplikazioak
  • Twitter mosaikoa
  • Zeozer egosten ari da Eskoitzan…
  • Ni patria, ni bandera!

JGabiMark 2.0

  • Facebook
  • Flickr
  • Jamendo
  • MySpace
  • Twitter
  • Youtube

Loturak

  • Appleberri
  • Axtroki Argazki Taldea
  • Gaztelumendi
  • Hegoaixe
  • Javi Martinez 24
  • Klik Bikoitza
  • Teknopata
  • Txapela buruan eta…

Meta

  • Log in
Add to Technorati Favorites

Gora
Danbolinerokua 2007-2010
Blog hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.
Diseinua: mg12.