Android aplikazioak
July 24th, 2009
Astebete da HTC Magic bat erosi nauela, ta aste dan hortan trasteetan ibili naz mobilakin, aplikazio ezberdinak instalau, ROMak aldatu, root baimenak gaitu…
Ta azkenien itxura honekin itxi dot:
Asko gustau jat Android sistema eragilia. Aurretik Windows Mobiledun mobil bat nauken ta egixa esan ejaten bape gustetan.
Oso ondo erantzuten dau hatzamarren mugimenduei ta bastante azkarra pentzetan jat.
iPhoneai konpetentzia latza urten jako, kontutan hartuta gainera Android software libria dala.
Astebete hontan aplikazio pila bat probau ditxut, hemen gehixen gustau jatenak:
Aplikazioak:
- Advanced Task Manager: Zabalik gelditzen dien aplikazioak sarratzeko eta holan memoria liberatzeko. Androidek bestela ez dau ekarten holako aukerarik “de serie”.
- ASTRO: Mugikorreko eta SD tarjetako artxibo eta karpetetatik nabigatzeko aplikazioa.
- APNdroid: Datu planik kontratatuta ez badauketzu, aplikazio honekin 3G konexioa aktibau edo desaktibau in zeinke.
- AppManager: Aplikazioak desinstalatu eta eta SDan gordeta dauketzun aplikazioak instaletako. Mobilien instalautako aplikazioen .apk(instalatzailea) artxibua SD tarjetara exportatzeko aukera be emuten dau.
- Beelicious: Gure del.icio.us kontuan gordeta daukouen laster-markak administratzeko.
- Bluex: HTC Magic-an bluetootha kapauta dator, hau da, ezin dozu artxiboik bialdu ez jaso. Programa honekin arazo hori konpontzen da. ROOT baimenak biher ditxu artxibuak jasoteko, bialtzeko ez.
- eBuddy: MSN, GTalk, Facebook… soportatzen dauen bat-bateko mezularia.
- ixMAT Scanner: QR Code, DataMatrix Code eta 1D barcodiak irakurteko.
- NewsRob: GReader-ekin sincronizatzen dan RSS irakurgailu bat.
- Power Manager: Mobileko elemtuen erabilera administratzeko eta holan bateria gutxiau gastetako.
- Twidroid: Twitter bezero bat.
- YouTube Downloader: Youtube-etik bideuak deskargatzeko mp4 formatuan.
- Voice recoder: Ba hori, ahotsa grabetako.
- PhoneRecorder: Mobiletik itxen dozun eta jasoten dozun deiak grabetako.
- Buddy Runner: Korrikan, bizikletan, oinez ibiltxen zarenerako. GPSia erabilitxa itxen dozun rekorridua grabetan dau eta gero Buddy Runner-eko perfilera igoten dau datuak estadistikak iñaz.
- Compass: Iparorratz edo brujula bat.
- Document viewer: Office dokumentuak ikusi eta editatzeko.
- JETCET PDF: PDF dokumentuiak ikusi ahal izateko.
Widgetak:
- BatteryLife: Bateriaren maila ehunekotan ikusteko. Bateriaren tenperatura be emuten dau.
- Bluetooth OnOff: Bluetootha piztu edo itzaltzeko.
- WiFi OnOff: Wi-Fia piztu edo itzaltzeko.
- GPS OnOff: GPS antena pizteko edo itzaltzeko.
- Weather Forecast: Momentuen zazen lekuko eguraldixa jakiteko.
- MoonPhase: Ilargixa ze fasetan dauen esaten dotzu.
- Digital Clock: Erloju digital bat.
- Beatiful Home Widget: Weather Forecast eta Digital Clock widgetak baten. Oso ondo dau, baina egualdixa emutekotan ez dust ez Eskoriatza ez Gasteiz topau.
Txorradak eta jokuak:
- Metal Detector: Mobilak integrauta daukon brujuliai esker metala detektatzen dauen aplikazio bat.
- Scouter: Dragoi Bolako “Espazioko Gerlariek” etsaian burruka maila neurtzeko zaukien makinian emuladore bat. Sin mas txorrada bat, tontuena itxeko. ;P
- Shazam: Adibidez taberna baten abesti bat jartzen daue ta ez dakitzu zer dan, ba aplikazio honek entzun itxen dau ta sarian bilatzen dau ze abesti dan.
- Tetris: Joku mitikua.





