Danbolinerokua
           Eskoitzar Baten Gora-beherak

Txin-txin, txin-txin… diruaren hotsa….

Aupa!

Azken aldixen alper samar nabil blogien idazteko ta ia baten batzuk esan dustie ia zer pasetan dan blogakin, ta bueno zeozer idatzi biherkot.

Dublinen gustora nabil. Pozik nabil, hori behintzat biharrezkua da bizitza hontan ta enaz kejetan. Bada baina biharrezkua dan beste zerbait bizitza hontan. Dirua. Eta aspektu hortatik egixa esan enabil oso ondo. Aurreko astien diru kalkuluak ein nitxun ta konturatu nitzen edo lan bat topetan dotela IA edo bestela Eskoitzara bueltau biherko nazela
Ibili naz CVak botaten taberna, hostel, kafeterixa… desberdinetan baina oingoz ez da sorterik egon. Egixa esan oso zaila itxen jat fatia tabernarik taberna CVa izten. Len zaila pentzetan jatela norberan hizkuntzan lana eskatzia, ba inglesez… Ingleseko irakasliak be kontaktu batzuk dauko restaurante batzutan ta zeozertan lagundu dust, ikusikou ia zeozer urteten dauen
Baina egunak pasetan die ta ez dot telefono deirik jasoten. Beraz gauzak ez badie asko aldatzen Ekainerako Eskoitzara fan biherko naz.

Penatxua emuten dust egixa esan, ze hemen gustora nau. Etxe bat dauket, lagunak dauket, kriston zerbezia dau… jejeje. Baina bueno, Eskoitzan udia pasau parua kobretan ta irailien ikusikot zer ein. Iual berriz etorriko naz hona edo beste lekuren batera, ikusikou!

Ta bestela ba ondo. Aurreko baten Dublin Irish Basque Committee-ko bilera baten egon nitzen eta hurrengo hilabetietan izango dien ekintzak pentzetan ibili gitzen. Palestinako neska bat dau komitien ta Eneko, gazte nafar bat, ta niri proposamen bat in zuzkun. Dublineko komunista, sozialista, anarkista eta Sin Feineko gaztien aurrien, Euskal Herriko egoera azaltzia. Guk baietz esangotzen ta atzo izan nitzen gelatxo baten 10 bat pertsonan aurrien berba itxen. Enekok azkenien ezin izan zauen etorri.

Ba han ninguen ni jota nerbioso. Ze klaro inglesez in biher nauen, ta len zaila bada Euskal Herrixan egoeria azaltzia ba inglesez imajinau zeinkie. Baina bueno apoio bat be banauken, Diarmuind erdi irlandes erdi euskaldunak erderaz badaki, ta zeozer ez banakixen zelan esan ba berak laguntzen zuzten.

Ondo urten zan, eurak gustora egon zien ixa bi orduz ta ni bebai. Nahiz ta gauza geixau espliketia nahi izan, baina ezin nire inglesaz.

Datorren astien Belfastera noia Bertso Afari batera. Bai Belfasten Bertso Afari bat. Fredi Paya eta Arkaitz Estiballesekin. Kriston goguak dauket egongo dan sagardotegiko menua jateko…

Cambiando de tema….
Atzo kriston notizia ona jaso nauen. Gutxien espero nauen momentuen mezu bat jaso nauen esanaz nire loba Haizea jaixo zala. Kriston sorpresia hartu nauen. Emozionauta nau ondiokan! Gainera argazki bat bialdu zutien. She is so cute!! Hemen argazkixa.
Haizea

Ke bueno! Super pozik nau!

Bueno ba jente, ondo bili ta pozik bizi!!

Idazi zure iruzkina

Twitter


follow JGabiMark at http://twitter.com

Musika


Add to Technorati Favorites


Creative Commons License
Lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.