Danbolinerokua
           Eskoitzar Baten Gora-beherak

Bray Head

Gaur egun politxa in dau Dublinen ta nik aprobetxetia pentzau ta Brayra fan naz. Dublinetik 20 kilometrotara dauen kostako hiri bat da, 30.000 biztanle ingurukua. Bertan Bray Head (250 m.) izeneko menditxo bat dau ta zekulako bistak daz bertatik.

Dublinetik Brayra fateko modurik onena trenez da, DART (Dublineko trena) bidez. 45 minutu inguruko ibilbidia dau. Behin Brayra helduta, tren geltokitik ezkerretara inez gero hondartzara heltzen zara eta bertatik ia ikusi leike Bray Head mendixa.

Hondartzia harrizkua da, ez dau ondarrik, dana harrixak. Hondartzan pila bat gozatu dot, nahiz ta kriston haixe hotza egon denbora pila bat egon naz itsasuai begira imnotizauta. Lekitto etorri jat burura.

Behin nire tranzetik urten nazenien, mendirutza fan naz. Igoeria ez da bape zaila, baina kontuen eukitxa itxen doten kirol dana ta beti moduen astuen pare hasi nazela igoten, ba apurtxo bat gogorra in jat. Lotsatu ta dana in naz nire egoera fisikua ikusitxa, zeozer in biherko da…

Behin Bray Head puntan ninguela ta arnasa rekuperau ostien, berriro be trance baten sartu naz ta han egon naz mosua igerri be enauen itxen arte, zauen haixe hotzana.

Zeozer jan ta berutza fan naz. Berriro be hondartzara. Hondartzan harritxo batzuk batzen ibili naz. Larraitz zutaz be akordau naz ta harri politx-politx batzuk hartu dotzut. Emungotzut Guatemalatik pasetan nazenien. :P

Gaur be berriro bota dot faltan nire kamaria ta besteik ez dauketenez mobilan kamara kutriakin ibili naz argazkixak ataraten. Pila bat atara ditxut:

Nire Flickr kontuen daz argazkixak.

Idazi zure iruzkina

Twitter


follow JGabiMark at http://twitter.com

Musika


Add to Technorati Favorites


Creative Commons License
Lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.