Danbolinerokua
           Eskoitzar Baten Gora-beherak

Hilabete Euskal Diasporar moduan

Aste bete baino geixau pasau da azkenekoz idatzi nauenetik ta denbora horretan gauza dezente pasau die.

Pasaporte barrixa ia badauket! Oin ia esan neike dokumentatuta bizi nazela ta egon nazen egoeran egonda asko da. EIREko poliziakin (Garda) be apur bat kantzauta nau ia. Laupabost aldiz fan biher izen naz Garda Stationera ditxozozko report edo denuntzia lortzeko. Ez dotela lortu ondiokan, baina bueno, bialduko duztie holakoren baten.
PPS numbera be badauket, oin ia lana bakarrik falta jat. Ondiokan ez dot lortu ezer baina, Dublineko recruitment erdixak badaukie ia nire CVa. Euki nauen elkarrizketa bat, telefonoz izen zan ta sin mas, deituko daue nahi banaue!
Etxien be gustora nabil, jente jatorra, nahiz ta apur bat zikinak izen.

Gaur opari bat jaso dot. Eskoitzatik pakete bat jaso dot. Urdaiazpiko dezente ta txorixo batzuk patatas a la riojana itxeko. Diooo zelan disfrutau bioten txorixo horreik… Janarixa baina ez da jaso doten bakarra pakete hortan. Kamiseta bat be jaso dot, MIHILUZEko kamiseta bat! Aspaldi (aurreko udan edo) Mihiluzera zazpiki bat bialdu nauen ta aurrekuen antza ETB1en bota zauien ta opari moduen kamiseta bat oparitu duztie. :P

Komerixa batzuk be eukitxut pa variar. Nire arrebiak tabakua bialdu zuzten ta ez zan heldu. Baina aurreko astien karta bat heldu jaten esanaz Dublineko aireportuen reteniruta daukiela. Hasi nitzen kartia itzultzen, astoik be enauen ulertzen, ta abogado ta delito moduko hitzak agertzen zien, uste dot al dan baino tabako geixau bialdu duztela. :P Ondiokan ez dot ezer in asunto horreaz, baina ia lortzen doten tabakua nireganatzia ze hemen oso oso garesti dau. Ta bestela erretiai itxi bikotzat, berriz!

Horreik ez die izen pasau jaten gauzak bakarrik. Nire azkeneko post-ak zeresan handixa izan dau internet zihar. Euskal Diasporan komunitate bat sortzianak hain zuzen be.

Nire lelengo sorpresia izan zan Sustatu.comen nire proiektu horren inguruan idatzi zauienien. Flipauta gelditxu nitzen. Goiena.neten be idatzi zauien. Hemen hasi zien nire blogeko kontagailuak gorutza. Egun baten 200 bisita jaso nauen. Baina hori bakarrik ez zan izan, nire arridurarako Twitter bidez enterau nitzen Euskadi Irratian ibili ziela Euskal Diaporaren Komunitate horren inguan hizketan. Nire post horrek izan zauen oiartzunak euki zauen bere fruituak. Jentia nirekin kontaktuan jarri zan laguntzeko prest. Japonen bizi dan Lekesan ta Madrilen bizi Arkaitz beste batzun artien.

Nirekin kontaktuen jarri zienen artien, Euskadi Irratiko Arratsaldekoa saiokoak eta Irratia.comekuak daz. Bi irrati honeitan izen naz Euskal Diasporan Komunitatean inguruan berba itxen. Hemen bi elkarrizketak:

Download euskadi_irratia.mp3
Euskadi Irratia

Download irratiacom080312.mp3
Irratia.com

Beste irrati baten be agertu zan Euskal Diasporan Komunitate hau sortzian beharra. Patxi Gaztelumendik Info7n daukon tarte baten hain zuzen be. Hemen audioa:

Download 20080311_563.mp3
Info7

Asunto dan honek euki dauen oiartzunakin benetan, flipetan nabil, enauen uste hainbeste zabalduko zanik. Baina bueno, Euskal Diasporan Komunitate horren sorkuntzarako oso oso ona izen da ta hemendik eskerrak nire post hori zabaldu dozuen danoi eta nirekin kontaktuan jarri zarien danoi, benetan Eskerrik Asko!

Bueno ba aber batzen garen lantaldetxo bat (ia bagaz hiruzpalau) ta komunitate hori sortzen douen. Ta badakitzue norbait interesauta badau gai hontan eta laguntzia nahi badau, nahiz ta laguntza txikina izan, jarri nirekin kontaktuan blog honen bitartez. Hortarako atal berri bai sortu dot ‘Euskal Diaspora‘ dauko izena eta bertan formulario bat dau nirekin kontaktuen jartzeko.

Dio! zelako txapadia soltau doten ez? Hurrenguen iual post pare baten banatu biherkot….

Iruzkin bat to “Hilabete Euskal Diasporar moduan”

  1. Hi txefo!
    Ikusten det Paulokin kontaktuan zauzela jeje. Eskarne emun behar zuzten bere orrixa baina beno. Japonian dauena Eskarnen neba da. Eskarne nere klasian ibilitako tipia da, lekittoko jaixetan zuekin berbetan egon zana…
    Zelan doie dana? Gaur zutaz gogoratu ga, laster san patrics day dala eta beno arrasateko irlandesian 15tik 17ra jaixa dau, edango ditxugu pinta batzuk zugatxik.
    Ale baaa, ondo jarraitxu.
    Muxus.

  2. Internet Explorer Internet Explorer 6.0 erabiltzen Windows Windows XP sistema eragilean

Idazi zure iruzkina

Twitter


follow JGabiMark at http://twitter.com

Musika


Add to Technorati Favorites


Creative Commons License
Lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.