Danbolinerokua

Eskoitzar Baten Gora-beherak
  • Home
  • Argazkiak
  • Bideoak
  • Android Euskeraz
  • Honi buruz
Switcher
Hasiera > Informatika, Orokorra > Euskal Diaspora

Euskal Diaspora

February 29th, 2008
Iruzkinetara joan Idatzi iruzkin bat

Bada ia denbora buruan proiektutxo bat daukadala bueltaka. Web gune bat hain zuzen ere.

Web gune honen helburua Euskal Herritik kanpo bizi diren euskal herritarren bilgune izatea da. Elkarren artean lagundu, ezagutu eta kontaktua izateko.

Euskal Herritik kanpo bizi garenak asko gara eta oso lagungarria da zauden herrialdean euskal herritarrak daudela jakiteak eta laguntza behar izanez gero izango duzula jakiteak.

Españolek badaukate euren komunitatea interneten eta arrakastatsua da gainera. Spaniards.es da web gunea eta Eneko izeneko nafar batek kudeatzen du.
Web gune honen formatua foro baten antzekoa da. Erabiltzaileak daude eta erabiltzaile batek galdera bat egiterakoan, besteak erantzuten doaz, aurrekoaren erantzunaren azpian idatziz. Wiki bat ere badaukate. Wikian, adibidez, herrialde batean lan egin ahal izateko ze pausu eman behar dituzun eta horrelako gauzak idazten dituzte. Nire ideia antzerako zerbait egitea da.

Spaniards.es komunitatean nik ere bere momentuan izena eman nuen Eirera etorri aurretik piskat enteratzeko. Baina arazo batzuk izan nituen komunitate horretako erabiltzaile batzuekin. Nire perfila egiterakoan ez nuen nire herrialdea, hau da Euskal Herria, aurkitu eta interneten askotan erabiltzen dudan moduan Antartida jarri nuen nire herrialde bezala. Hori erabiltzaile fatxilla batzuei ez zitzaien gustatu eta nire kontra hasi ziren. Esan beharra dut beste batzuk ere nire alde agertu zirela eta gerora nik egin nuen bezala baja eman zirela komunitate horretan.

Hor hasi nintzan euskal komunitate bat sortzeko ideiarekin.

Hasiera baten Ruby On Rails-en egitea okurritu zitzaidan. Ez daukat ideiarik ere ez. Horrela web gunea egiten noan einean ikasi egingo nuen. Hasi nintzen Ruby On Rails-en inguruan informatzen, baina ez naiz oso autodidakta eta azkenean alde batera utzi nuen.
Gero okurritu zitzaidan Spaniards.eseko kudeatzaileari galdetzea ea web gunearen eskeletoa pasa al zidan, ondo iruditzen bazitzaion… baina keba, pasatu zena eta gero ez nuen nahi komunitate horrekin zerikusirik izan nahi.

Azkenean pentsatu dudana izan da, ia eginda dauden aplikazioak erabiltzea. Badaude hortik foro formatuko php web guneak eginda eta agian hori izan daiteke aukerarik onena. Diseinua zerbait aldatuta noski, ze ikusi ditudanak ez zaizkit gustatzen.

Ez dakit aukerarik onena izan daiteken php foro horiena, horregatik aholkua behar dut. Norbaitek zerbait aholkatzen dit?

Laguntza ere behar izango dut, gehien bat diseinu aldetik, ez bainaiz diseinuaren eta CSSen lagun… :P
Norbait laguntzeko prest badago ongi etorria izango da. Hori bai imajinatzen duzuen moduan, por amor al arte izango zen. :P

Ba hori, norbait laguntzeko prest badago jakinarazi eta ikusiko dugu ea proiektu hau martxan jarri al daiteken.

Zabildu

Informatika, Orokorra euskal, euskal diaspora, euskal herria, euskal komunitatea

Iruzkinak (8) Trackbacks (2) Idatzi iruzkin bat Trackback
  1. Txus
    March 3rd, 2008 at 09:17 | #1
    Erantzun | Quote

    Zeozer programatu baduzu inoiz pythonekin Django gomendatuko nizuke: http://www.djangoproject.com

    Zorte on!

  2. Joxe
    March 3rd, 2008 at 10:50 | #2
    Erantzun | Quote

    Aupa! Oso ideia ona iruditzen zait. Foro moduan antolatuz gero, imaginatzen dut phpBB-ren berri[1] izango duzula honezkero. Oso erraza da montatzen, eta pentsatzen dut itxura aldetik, oso erabilia denez, aurrefabrikatutako itxura asko egongo direla hortik deskargatu eta ‘tuneatzeko’ moduan…

    [1] http://www.phpbb.com/

  3. ptx | irratia.com
    March 3rd, 2008 at 16:53 | #3
    Erantzun | Quote

    Arrastion JGabiMArk.

    Twitter bidez -Txiokatik- daukagu askok eta askok zure berri. RSS bidezko jarraipenetik izan dugu ordea post interesgarri honen berri.

    Diaspora, Internet.. zer egin?

    Gaur arratsaldean ere, Euskadi Irratian aipatu dute zure gogoeta hau, eta facebook-eko diasporalariak izan dituzte horretarako adibide eta aipagai.

    Facebook-en sekulako e-diasporako erabiltzaile ari da batzen.

    Guk ere, irratian, nazioartean zaudeten euskaldunak izaten ditugu gogoan.

    Irlanda aldean ere bazarete batzuk, beraz jarri beharko dugu harremanetan.

    Hortik zer “entzuten” duzuen interesatzen zaigu guri.

    Ondo izan, eta txokiarla!

  4. Gorka
    March 3rd, 2008 at 17:18 | #4
    Erantzun | Quote

    JGabiMArk,

    Euskal diasporak dagoeneko badu web orri bat, http://www.euskosare.org. Agian foro baten beharra izango dute edo hobekuntzak egin daitezke baina orokorrean oso lan interesgarria egiten ari dira. Zergatik ez zarete beraiekin kontaktuan jartzen?

    Gorka.

  5. Antton
    March 3rd, 2008 at 17:19 | #5
    Erantzun | Quote

    Kaixo Joseba:

    Uste nuen Eusko Ikaskuntzaren EUSKOSARE programa ezagutuko zenuela.
    Munduko Euskal Komunitatearentzako Web Gunea da. Badira 3 bat urte Interneten lanean ari garela jo ta ke. Baditugu kolaboratzaileak munduko 20 herrialdetan eta 50 hiri ezberdin baino gehiagotan. Koordinadoreak ere baditugu Baionan, Gasteizen, Buenos Airesen eta San Frantziskon.
    Zurekin hitz egin eta laguntzeko prest gaude.
    Zure berrien zain.
    Gero arte

  6. zeke
    March 4th, 2008 at 08:59 | #6
    Erantzun | Quote

    aupa txefo!!!
    ze moduz???
    proiektuak itxura oso dauko. nik lagundoko dotzut nahi bozu CSS-ien asuntuakin. eztot larrei kontroletan baño zeozer bai.
    atara gaeun boinako atian argazkitxo bat olan rekuerdorako…aiiii zenbat keler eta patxaran bertan…snif!!
    zalue!!!!

  7. lekesan
    March 4th, 2008 at 14:37 | #7
    Erantzun | Quote

    Ideia ona benetan!! Badakit nola sentintzen zaren gertatutakoarekin. Kontau nirekin nahiduzunerako, igual lagundu dezaket idei hori zehatzen ba duzu.

  8. xa2
    March 10th, 2008 at 19:48 | #8
    Erantzun | Quote

    Aupa Txefo!

    Ideia ona. Nik antzerako zerbaitx be pentzau nauen … baina holako asuntuetaz ideiaik eztaukotenez …

    Foruan atala bertan dauzenak kontaktuen jartzeko baino bertara juan aurretik informazinua lortzeko erabilgarrixaua izen leikela uste dot.

    Nire Australiako denporan euskal etxetik pasetan zan heldu barriko jende askokin egoteko aukera euki nauen, eta egixa esan danok daukou galdera bedinak: lana eta nun bizi zelan lortu, girua, ohiturak, toki batetik bestera mobiruteko modu egokixenak, diru kontuak, …

    Hasieran danok gare pardillo xamar eta laguntza apur bat asko eskertzen da.

    Animo!

  1. March 12th, 2008 at 23:26 | #1
    Danbolinerokua » Blog Archive » Hilabete Euskal Diasporar moduan
  2. April 8th, 2008 at 13:25 | #2
    Danbolinerokua » Blog Archive » Hile bi ta situetan…
Arpidetu iruzkinen jarioetara



Hilabete Euskal Diasporar moduan Borron y cuenta nueva
RSS jarioak
photo
JGabiMark
Eskoriatza , Euskal Herria , 20540

Zer da hCard?


Android Euskeraz
Egunkaria libre

Azkeneko sarrerak

  • Android Euskeraz Albisteak 2.0 saioan
  • Android euskeraz PreAlpha
  • Android euskeratzen
  • Nexus One baten zozketa
  • Android+VoIP
  • Egunkaria libre!
  • Android aplikazioak
  • Twitter mosaikoa
  • Zeozer egosten ari da Eskoitzan…
  • Ni patria, ni bandera!

JGabiMark 2.0

  • Facebook
  • Flickr
  • Jamendo
  • MySpace
  • Twitter
  • Youtube

Loturak

  • Appleberri
  • Axtroki Argazki Taldea
  • Gaztelumendi
  • Hegoaixe
  • Javi Martinez 24
  • Klik Bikoitza
  • Teknopata
  • Txapela buruan eta…

Meta

  • Log in
Add to Technorati Favorites

Gora
Danbolinerokua 2007-2010
Blog hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.
Diseinua: mg12.