Everything is gonna be alright
Bueno, badoiez gauzak zuzentzen nire abentura hontan.
Gaur, azkenien, kreditu txartelak heldu jat eta ia dirua dauket. Mobil bat be erosi dot Motorola K1.
Etxiana be ia lotuta dauket, datorren asteazkenien etxez aldatzen naz. Etxia oso ondo dau, leku seguru baten eta zentrotik oingua baina apurtxo bat hurbiltxuau. Oin aber inguruen lan bat topetan doten…
Lana topetako baina ondiokan ez dauket errez. Curriculumak bialtzen hasiko naz baina PPS number-a biher dot lanien hasteko, eta zenbaki hori lortzeko lenengo nire pasaporte berrixa euki biher dot. Aste bi esan zuztien enbajadan, baina badakit nik zenbat tardetan dauien asunto horreik…
Ia ke oingoz ez daukoten zer ein, aste hontan ekitza batzuk daz Dublinen “International Week of Solidarity with the Basque Country” dalako ta parte hartu bikot. Zapatuen kontzentrazino bat dau GPO parien ta ni han egongo naz jentia ezautu eta Dublin Basque Committee taldekuei apoiua emuteko. Azkeneko astietan Euskal Herrixen pasau dien gauzen inguruen informatzeko ekintza bat izengo dala be pentzetan dot.
Ta hori gutxinaka-gutxinaka badoiez gauzak zuzentzen, hemendik aste betera edo berriz hasteko moduen egongo naz. Bitxartien… CARPE DIEM!!!


geuk be Edinburgon ein geuen kontzentraziñua… euskaldunez beteta, jakina!
pozik bizi!
barriro be ni!
gertu xamar daukotzunez, jakizu maiatzan 3an bertso afaixa dauela belfasten.
datu gehixau biher badozu, ba e-maila bidali…
ondo izan!