THE IRELAND EXPERIENCE
Hasi da iada atzerako kontaketa. 34 egun besteik ez jat falta Irlandako esperientzia hasteko. Egunen kontaketa hori itxeko, alboko menuan, goian, atzerako kontaketa bat jarri dot.
Dublinera noia, denbora da bertara fatia pentzau nauela baina oin dala gutxi arte ez dot egunik jarri, oin ia badauket eguna, Otsailak 6.
Hasiera baten azaro aldera fan binitzen, baina diru falta zala eta lanien (EMUNen) gelditzeko aukera emun zuztiela, ba atzeratu in nauen. Gero udaberri aldera fatia pentzau nauen, baina Dublinen dauen lagun batekin hitzegin ostien, otsaila hasieran fatia erabaki nauen etxe batzuk libre gelditzen die eta.
Esperientzia hau niretako onuragarrixa izengo dala pentzetan dot, inglesa ikasteko, gizarte arrotz baten bizitzen ikasteko, ni neu aurkitzeko (xD)… azken finien bizitzatik ikasteko.
Blog hau hasiera baten Irlandako bizipenak kontetako zan, bertan pasetan jaten gauzak kontetako eta lagun eta familixiak nire berri izateko. Azkenien beste gauza batzutarako be erabili dot, baina atzerako kontaketa zerora heltzen danian gehixen bat Dublineko esperientzian inguruen idatzikot.
Goguak dauket Irlandako esperientzia hau hasteko, ea laster pasetan dan hilabete hau.


