iAlertU: Macbook-arentzako alarma sistema
Bada aste bete Leopardekin ari naizela lanean eta denbora hontan, handik eta hemendik ibili naiz begira Mac OS X sistema eragilerako softwarea bilatzen. Progama berezi batekin egin nuen topo, iAlertU.
Programa honek Macbook eta Macbook Pro eramangarrietan, alarma sistema bat bezala funtzionatzen du. Ordenagailuak daukaten mugimendu sensorez baliatzen da, zure Macbookeko mugimenduak detektatzeko eta kotxeen antzeko alarma jotzeko. Teklatua sakatuz edo xagua mugituz ere alarmak jotzen du. Alarmak jotzen jarraituko du ahalik eta pantaila ixten denerarte. Alarma aktibatu eta desaktibatzeko, Macbookek ekartzen duten Apple Remote urruneko agintea erabiltzen da.
Gauza oso kuriosoa dauka, alarma jotzen hasten den momentuan, iSight kamera erabiliz, argazki bat ateratzen du eta e-mail bidez bidaltzeko aukera ematen dizu. Horrela, zure ordenagailuan enredatzen nor ibili den jakin zenezake.
Hemen programaren irudi batzuk:
| Irudiak: iAlertuU | |
Bideotxo bat ere badaukat, iAlertU nire Macbookean frogatzen.
[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=Y4J83Nua8is[/youtube]
Norberaren ordenagailuan edonor trasteatzen ibiltzea nahi ez dutenentzat erabilgarria benetan! xD
Informazio gehiago | iAlertU




JAJAJAJAJAAJ SE SALE!!!!
ninja itxurako hori ez zara zu izengo ez?
por cierto si enseñas tu sistema de alarma todos saben como atacarte ……. POR DETRAS!!!!!!
bateria fuera y listo xDDD. oso kuriosua. onena sin duda manduan zaratxua como si fuera un cotxe (tui tui) jejeje