Bihurtu zure Windows Mobile, iPhone baten
Modako mugikorra da iPhonea. Gurera oraindik ez da heldu, baina badira eskuartean izan dutenak.
iPhone bat nahi baduzue eta ordaintzeko dirurik ez badaukazu, hemen daukazu alternatiba bat.
Windows Mobile bat iPhone batean bihurtzeko tresna ekartzen dizuet gaurkoan. Prozesu oso errexa ondoren azalduko dudana.
Nire mobilean egin dut froga. Itxura normala hau da. Eta itxura aldatzeko programarekin hau.
Prozesua oso erreza da.
- Jeitsi fitxategi hau.
- Deskonprimitu.
- launcher.exe, config.ini eta GFX karpeta zure mugikorrera kopiatu.
Behin hori eginda, launchr.exe fitxategia exekutatu eta zure mobilak iPhonearen itxura hartuko du. Botoi denek ez dute ongi funtzionatzen. Hori konpontzeko config.ini fitxategia aldatu behar da, zure mugikorreko aplikazioetako pathak jarrita.
Irudian ikusten da config.ini fitxategia. Adibidez, egutegiko botoia ez badabil, calendar= \zure mugikorreko egutegiaren patha aldatu behar duzu, eta horrela errorea ematen duten botoi denekin .Botoietako irudiak aldatzea nahi izanez gero, GFX karpetan dauden irudiak ordezkatu behar dira, horrela zuk nahi duzun itxura eman al diozu.
Orain Slide 2 Unlock aplikazio deskargatu behar duzu iPhonearen blokeatze pantaila izateko. .cab fitxategi bat da, beraz exekutatu zure mugikorrean eta instalatu egingo duzu.
Esandako dena eginda, badaukazu iPhone bat! Egia esan ez maravilla bat, baina proba egiteko ondo dago. Nik behin instalatuta eta lagunei erakutsita ez dut berriz erabili, memoria asko jaten dit eta.
Hemen nire mugikorra aplikazio honekin martxan.
Prozesu osoa inglesez.



