Nork nahi du iPhone bat…..
December 5th, 2007
Norbaitek iPhone bat nahi al du?
Ez, ez daukat iPhone-ik oparitzeko (nahi bai!), gaur leihaketa baten berri izan dut eta parte hartzeko gonbidapena luzatzen dizuet. Egizue klik lotura hontan eta sartu zuen datuak parte hartzeko. Nahi izanez gero alboko barran jarri dudan irudian klik eginez gero ere hartu dezakezue parte.
Hau dena nik zuei esateak arrazoi bat dauka noski, hemen jarri ditudan loturen bidez izena ematen duzuenok, laguntzen ari zarete aukera gehiago izan dezadan irabazteko. Zuek ere badakizue, izena ematen duzuenean ematen dizueten lotura zuen kontaktuei pasa!
Kontuan izan bi iPhone zozketatzen direla, bat irabazlearentzako eta bestea bere lagun batentzako. Beraz… gogoratu nitaz! ![]()


Kontxo!
Hauxe aurkikuntza! Ea zortea daukazun iPhonearen kontu horrekin (batez ere, zuk baldin baduzu, neuk ere izango dudalako!).
Dena den iPhoneaz gain, bada bestearrazoi bat WIKIO sare horretan sartzeko: orain arte, behintzat, euskara eta Euskal Herriari buruz jasotzen dituzten jario gehienak ez dira batere euskaltzaleak, eta uste dut hori aldatu behar dugula. WIKIO hori, berez, aurkiren moduko jario batzailea da… eta zenbat eta RSS euskaldun gehiago bildu bertan orduan eta irudi hobea emango dugu kanpora begira…
Enpin… aurten ez duzue parte hartuko Ikus-entzunezkoen Rallyan[1] ala? Faltan izango zaituztegu ba! (Pista: iaz neure kamara utzi nizuen azken minutuko kontuak egiteko…)
[1]http://rallya.mundua.com
Ale, ondo ibilii!
Aupa Joxe!
Ba egia esan ez nuen WIKIO ezagutzen eta Aurki ez dut erabiltzen. Google Reader erabiltzen dut. Baina, hemendik aurrera erabiliko ditut biak ahal dudan einean.
Aurte bagoaz bai Ikus-entzunezkoen Rallyra. Ez dugu bi urte hauetan huts egin eta hirugarrenean ere egongo gara.
Jo, ba egia esan enaiz zutaz gogoratzen, bastante geneukan momentuko jaleoarekin! Ta azkenean ez dakit eskerrak eman genizun edo ez, beraz MILA ESKER!!!
Ea aurten berriz apurtzen zaigun kamara eta epaimahaiaren aipamena lortzen dugun berriz!! jejeje
Ez, aurten ondo prestatuta joango gara kamara berri-berriarekin.
Portzierto zure bloga nire G-reader-ean dago e?!
Bueno ba! Ongi etorri Danbolinerokua-ra eta egongo gara Elgetan.
Ummm… beraz estrategia kalkulatua zen guztia ein? Ondo, ondo… epaileak abisatuko ditut aurtengoan
Eskerrak mila biderrez eman zenizkiguten… baina ‘kaltetu’ samar zeundeten eta ez nau harritzen ezer ez gogoratzea! Ea aurten dena ondo irteten den. Ez dakit zergatik baina inpresioa dut aurten oso-oso egun polita irtengo zaigula.
Enpin, txintxo ibili!